Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko gobernu-atalen desegitea, soldadutzaren ezarpena eta kontzertu ekonomikoen sorrera
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Testuak Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeen erregimen juridikoa du aztergai; zehazki, euskal Foruak indargabetu zituen 1876ko uztailaren 21eko Legea indarrean jarri zenetik 1878ko otsailaren 28ko Errege Dekretuaren bitartez lehenengo Kontzertu Ekonomikoa onartu zen arte. Hiru alderdi hauetan sakontzen du: foru-erregimeneko berezko erakunde politiko probintzialak erregimen komuneko erakunde politiko probintzialengatik ordeztu zirenekoan; foru-sistema militarra indargabetu, eta nahitaezko soldadutzagatik ordeztu zenekoan; eta, berezko Ogasunaren foru-sistema indargabetuta, Gobernu zentrala euskal lurraldeak Koroaren gainerako lurraldeekin homologatzen saiatu zenekoan, ogasunari eta zergei zegokienez. Saiakera horren harian, lurralde horietarako Kontzertu Ekonomikoaren sistema sortu zen; sistema horrek indarrean dirau gaur egun, eta haien berezitasun garrantzitsuenetako bat da.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Foruak indargabetzea, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-erakundeak, Soldadutza, Tokiko erregimena, Kontzertu ekonomikoak