Euskal foruak Baionako Konstituzioan. Aurrekari politikoak eta ideologikoak. Emaitzak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-06-2024
Gregorio Monreal Zia

Laburpena

Txostenaren lehen atalean euskal ordezkariek Baionako Biltzarrean hartutako jarrera eragin zuten aurrekari politikoak eta instituzionalak deskribatuta daude, hala XVIII. mendeko foru sistemaren bilakaera nola Espainiako Monarkiaren eta Frantziako Errepublikaren arteko Konbentzio Gerrak eragin zuen asaldura, bai eta Godoyk Hego Euskal Herriko foruen aurka erabilitako politika oldarkorraren ondorioak ere. Foru erregimenaren gainean zeuden ikuspegi ideologiko kontrajarriak aztertzen ditu; hartarako, Larramendi eta Llorente pertsonaiak erabiltzen ditu, probintzietako pentsaeraren adibidea eta despotismo absolutista ilustratuaren bozeramailea, hurrenez hurren. Bigarren atalean deialdiaren unean probintzietan zegoen egoera politikoari heltzen zaio, baita diputatuek Baionako Biltzarrean Napoleonekin eta Jose I.arekin izandako lankidetzarako jarrerari ere; jarrera horren sari gisa Konstituzioaren 144. artikulua jaso zuten, Foruak bere horretan utzi zituena, behin-behineko halere.

Abstract 26 | PDF (Español) Downloads 8

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Euskal Herria, Matxinada, Konbentzio Gerra, Godoy, Foruen aurkako politika, Pentsamendu politiko forala, Larramendi, Llorente, Baionako Konstituzioa

Atala
Artículos