Euskal eta nafar diputatuak Cadizko gorteetan: Foruak eta Konstituzioaren arteko hiru irakurketa ezberdin

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-06-2024
Javier García Martín

Laburpena

Fernando VII.a 1814. urtean itzuli zenean, Cádizko Gorteen lanak damnatio memoriae pairatu zuen; horren aurrean, Cádizen egon ziren Hego Euskal Herriko diputatuek foru aldundiekin izandako hartu-emanen –eskutitzak, ordezkaritzak edo memoriak– artxibo-agiriak lan honetan berreskuratzea oso bide egokia da 1812ko Konstituzioaren eta foruen arteko harremanari buruzko eztabaida zehatz-mehatz ezagutzeko, zeren eta, 1812ko liberalismoaren aurkako ondorengo historiografiek berau isilarazi egin baitzuten. Aipatutako diputatuei buruz gaur egun dauden azterlan biografiko zehatzak, parlamentuko adierazpenak eta argitaratu gabeko hainbat agiri baliatuta, Cádizen aldarrikatutako subiranotasun nazionalaren muga teorikoak eta praktikoak agerian gelditzen dira, kanpo dimentsioari dagokionez –Code zabaltzea oinarri zuen Inperio napoleonikoaren aurkako zuzenbide ez positiboaren Europako Respublica christiana tradizionalaren barruan– zein barnekoari dagokionez –Cádizen erabilitako hizkuntza historizistak foru berezitasunak ukatzen zituen penintsularen edozein lurralde berrantolaketan jartzen zituen mugak–. Bereizketa hori aintzat hartuta, Pertsiarren manifestua izenekoan jasotako Gorteen lanaren aurkako ideiak kontuan hartu dira, lehenik, sinatu zuten edo ideia hauekin bat etor zitezkeen Hego Euskal Herriko diputatuak identifikatzeko, eta bigarrenik, zehazki ezagutzeko 1812ko Konstituzioaren aurka azaltzeko arrazoia: erlijioa konstituzioaren zuzenbide positiboaren gainetik mantentzeko nahia edo konstituzio horren aurkako foru berezitasunei eustekoa.

Abstract 39 | PDF (Español) Downloads 15

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hego Euskal Herriko diputatuak, 1812ko konstituzioa, Foruak, Burujabetasun nazionala, Kanpoko eta barneko burujabetasuna, Pertsiarren manifestua, Historiografia

Atala
Artículos