Araba eta bere erakundeak Napoleonen okupazioan eta Independentzia Gerran (1808-1815)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-06-2024
Eduardo Inclán Gil Juan Antonio Zárate Pérez de Arrilucea

Laburpena

Frantziako iraultzan (1789-1815), Arabako Lurralde Historikoak ere iparraldeko auzoko inarrosaldien ondorioak pairatu zituen. Aldi honen amaieran, nortasuna berreskuratu zuen Hispaniako erresumaren barruan, baita gobernu-sistema tradizionala ere, baina hartarako krisi ekonomiko, sozial eta politiko latza pairatu behar izan zuen, zeinak herrialdeko bizikidetza eta bake soziala urte askotarako hautsi zituen. Konbentzio Gerrak zein ondorengo okupazio frantsesak eta Independentzia Gerrak probintzia, arlo askotan zegoeneko geldirik zegoena, suntsitu zuten. Gasteizko bataila ospetsua gertaera erabakigarria izan zen Napoleon Bonaparteren monarkia absolutistaren aurkako borrokan. Espainiako konstituzio prozesua, lehenik, Napoleonen absolutismoak inposatu zuen Baionan (1808), eta ondoren Cádizen bildutako Gorteen lanen bitartez garatu zuten. Arabako erakundeek konstituzio testua errezelorik gabe onartu zuten 1812ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, baina ez zuten aplikatu, Fernando VII.ak Cádizko testua 1814an bertan behera utzi baitzuen. Espainiako konstituzio prozesuaren aurrean arabarrak itxaropentsu agertu ziren, herrialdea modernizatzen eta oligarkia jabedunaren esku zegoen botere tradizionala gainditzen lagunduko zuelakoan. Horrekin batera, baina, Arabako gizartea politikoki ere banatu zuen, eta ezkutuan gelditutako banaketa hori areagotu zen Espainiako monarkiak XIX. mendean izandako gorabehera politikoak zirela-eta.

Abstract 13 | PDF (Español) Downloads 5

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Araba-Historia, Konbentzio Gerra, Independentzia Gerra, Gasteizko Bataila, 1812ko Konstituzioa, Baionako Estatutua, Carlos IV.a, Jose I.a, Fernando VII.a, Napoleon Bonaparte

Atala
Artículos