Kontzertu Ekonomikoa: sorrera eta bilakaera historikoa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Azken gerra karlistan (1872-1876) izandako foru abolizioaren ondoren, Gobernu Zentraleko presidente Cánovas del Castillok, Kontzertu Ekonomikoa negoziatu zuen Bizkaiko Diputazioarekin (1878), eta ondoren Araba era Gipuzkoako Diputazioak atxiki zitzaizkion. Foraltasunaren hondar garrantzitsu bati eustea lortu zuten. Lurralde bakoitzean Estatuari eman beharreko diru sarreren kopuru bat ezarri zuten, zerga handi bakoitzari zegokionez. Gobernu Zentralari eman beharreko osotasun horri kupoa esango zitzaion. Kontzertu historikoa 1887an, 1894an, 1906an eta 1925ean berritu zuten. Francoren erregimenak (1937) Bizkaian eta Gipuzkoan ezabatu egin zuen kupo honen ezarpena, baina Araban mantendu egin zuen eta 1952an eta 1976an berritu zuten. Demokrazia iritsi zenean, Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu egin zuten, Gernikako Autonomia Estatutuari esker (1979) eta maiatzaren 13ko 12/1981 Legearen bidez garatu zuten. Gerora, Kontzertu Ekonomiko berria berritu egin dute, Fernando de la Huchak bere hitzaldian azalduko duen bezala.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Kontzertu ekonomikoa, Ekonomia hitzarmena, Foru ogasuna, Estatu ogasuna, Kupoa, Foru Aldundiak, Estatu espainola, Foru-abolizioa, Zergak, Zerga-sistema