Estrabon eta Euskal Herria, I: Informazioaren testuingurua, esparru geografikoa eta Kantauri mendilerroko biztanleak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Euskal Herriko eskualdeak zer ingurutan kokatuta dauden aztertzen du lanak. Estrabonek eman zituen albiste apurrak Geografia liburu sortako bigarren liburukian ageri dira han-hemenka. Ez da eskualde bakarrean ere zentratzen, eta tartean behin baino ez dio egiten erreferentzia inguru jakin bati ideia teorikoak argitzeko, baieztatzeko edota azaltzeko. Euskal Herriaren inguruko informazioa zuzenean zein zeharka biltzen duten Geografia bildumako bi liburukiak, zehazki, hirugarrena eta laugarrena dira; hurrenez hurren, Iberia eta Zeltika lantzen dituzte. Gure lanak bi alderdi oso desberdin jorratuko ditu: idazketari dagokiona eta geografikoa. Jarraian, egun Euskal Herria osatzen duten eskualdeen gainean Estrabonek eman zituen albisteak aztertuko ditugu; zehazkiago esateko, Kantauri mendilerroaren inguruan bildu zituenak. Gainerakoak beste ale batean landuko ditugu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Estrabon, Geografia, Historiografia, Iturriak, Euskal Herria