Bizkaiko Enkarterriko lege-bildumak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Honako lan honetan Bizkaiko mendebaldeko eskualde baten, Enkarterrien, zuzenbide berezia aztertzen da. Aurreragoko testurik gorde ez denez, Aro Modernotik iritsi zaizkigun kopien edizioen berri ematen da halaber. Zuzenbidearen bilakaera aztertzerakoan, 1342ko Juan Nuñez de Lararen Koadernoa da abiapuntu, ondoren 1394ko Gonzalo Mororen Ordenantza Penalak ikertuko dira –Moro korrejidore berak Gipuzkoa eta Bizkairako egin zituen ordenantzekin alderatzen direlarik–, eta azkenik 1503ko Forua ikusiko da. Hamaseigarren mendean bertan ordezkatuko du Bizkaiko Foruak Enkarterrietakoa.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Bizkaiko Enkarterriak, Enkarterrietako Foruaren edizioak, Gonzalo Mororen Bizkaiko Ordenantzak, Enkarterriak eta Gipuzkoa, 1342ko Juan Nuñez de Lararen Koadernoa, Urrestietako Forua, 1452ko Bizkaiko Foru Zaharra, 1503ko Enkarterrietako Forua, Enkarterrietako Foruaren desagertzea