Enkarterria Erdi Aroan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Erdi Aroko Enkarterriko egoera ulertzeko, beharrezkoa da garai hartako Bizkaiko Jaurerriaren ibilbide historikoari erreparatzea, esparru politiko horretantxe baitzegoen txertatuta. Komenigarria da bailara, kontzeju eta hiribilduetan banatutako lurralde banaketak nolakoak izan ziren ulertzea ere. XII. mendearen amaiera aldean, populatzeko modu berriak agertu ziren eta, ondorioz, aurreko administrazioaren erregimen orokorrak hiribilduei emandako espazioa banandu egin zen. Enkarterrian hiru hiribildu sortu ziren (Balmaseda, Lanestosa eta Portugalete), mugak defendatzeko eta itsasertza goi lautadarekin lotzeko, baina bilakaera historikoak etorkizun bereizia paratu zion bakoitzari.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Enkarterria (Bizkaia), Bizkaiko Erdi Aroko historia, Balmaseda, Lanestosa, Portugalete, Tokiko foruak, Lurralde historikoak