Estrabonen Geografiaren iturriak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Autoreak lehen zatian Estrabonen (K. a. 27-25 inguruan) Geografiaren ezaugarriak aztertzen ditu. Lehenik deskribatzen eta finkatzen ditu obraren edukia, idazketaren data, literatur generoa, helburu eta jasotzaileak, edizio eta itzulpenak. Bestetik, Estrabonen pentsaera ulertzen lagunduko duten zenbait argibide ematen du, hala nola, hark nola ulertzen dituen zibilizazio eta basakeria kontzeptuak, edo Erromatar Inperioarekiko duen jarrera. Bigarren zatian Geografiaren iturriak dauzka aztergai, horietan bereiziko ditu tratatu zientifikoak eta literatur lanak, periploak, ibilbideak, informe pribatu nahiz ofizialak, eta material kartografikoa. Azkenik, Estrabon inspiratu zuten geografo eta historialariak aztertuko ditu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Estrabon, Geografia, Historiografia, Edizio kritikoak, Itzulpenak, Iturriak