Nafar gudarosteak Europako gatazketan, lehen Evreuxtarren agintepean (XIV. mendea)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 25-06-2024
Roberto Ciganda Elizondo

Laburpena

Nafarroako Erresumak bere bilakaera historikoa markatuko zuten prozesu konplexu eta erabakigarriak bizitu zituen XIV. mendean. 1328an Evreuxko konde familiak –kapetoar jatorriko frantses printzeen dinastiak– tronua eskuratu zuenetik, erresuma txikiak bere Erregeen nazioarteko interesen defentsan parte hartu behar izan zuen, hainbat gudarosteren bidez. Kanpaina haietan, gainera, pixkanaka aienatuz zihoan zaldunen eta gurutzaden espiritua antzeman liteke. Hain zuzen ere, espiritu hark eramanda hartu zuen parte Filipe III.ak Algecirasko kanpainan (1343). Ideal horietatik urrundurik, Karlos II.a Nafarroakoaren erregealdi gorabeheratsuak (1349-1387) markatuko du erresuma txikiak nazioartean proiekzio gehien izaniko aroa. Horren lekuko, Albaniako kanpainak eta, batez ere, Ehun Urteko Gerran parte hartu zuenekoa, hala Frantzian nola Gaztelan, azken hori gatazkaren agertoki bilakatu zenean. Ekintza militar horiek, batzuk arrakastatsuak eta besteak ez hainbeste, jarduera diplomatiko trinkoen osagarri izan ziren beti, eta erabakigarriak ere bai nafar erregeek Europan izan zezaketen garrantzia definitzeko. Noblezia egoera larrian zegoen tradiziozko sarrerak nabarmen urritu zitzaizkielako eta dinastia berria, pixkanaka, leialtasun berriak lortzen ari zelako. Hala, aitoren seme batzuek erresumaren mugetatik kanpo jo zuten arma zerbitzuetan bizitzeko diru-iturria lortzeko eta, zenbait alditan, baita sustapen ekonomiko, politiko eta sozialerako aukera izateko ere.

Abstract 10 | PDF (Español) Downloads 6

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Nafarroa, Frantzia, Gaztela, Albania, Normandia, Karlos II.a, Filipe II.a Nafarroakoa, Joana II.a Nafarroakoa, Gudarostea, Ehun Urteko Gerra, Mertzenarioak, Aitoren semeak, Gudulariak, Mesnaderoak, Etekinak, Kanpainak, Militarrak, Leialtasunak, Gizarte sustapena, Zaldun espiritua

Atala
Artículos