Nafarroako gutxiengoen marko juridikoa eta gizarte proiekzioa: juduak eta mudejarrak (XII-XV. mendeak)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 25-06-2024
Mª Raquel García Arancón

Laburpena

Frantses dinastien eraketa instituzional berezia zela eta, goiz mugatu zen haien autonomia, batez ere esparru judizialean. Koroaren babespean, gutxiengoek beren antolamendua eta epaile propioak gorde zituzten izaera erlijioso edo zibileko barne arazoetarako. Justizia kriminala Erregeari dagokio, baita epaiak betearaztea eta isunen ordaina jasotzea ere, horretarako berariazko funtzionarioen bidez. Jakako tradizioa da nagusi frankoen eta juduen arteko harremanak arautzen dituzten foruen artean. Kontratu edo zigor izaerako alderdirik gatazkatsuenei ematen zaie lehentasuna, zeinak, parte batean, Foru Orokorrean baitauden jasota. Mudejarrek juduen antzeko estatutua zuten, nahiz eta euren garrantzi ekonomikoa eta gizarte proiekzioa askoz apalagoa izan. Haien legeetan ere aragoiar eragina antzematen da, hala mairu askeentzat nola gatibuentzat.

Abstract 100 | PDF (Español (España)) Downloads 51

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Nafarroa, Juduak, Mairuak, Pribilegioak, Foruak, Justizia, Fiskalitatea, Kriminalitatea

Atala
Varia