Ohituraren eta foruaren artean: bizkaitar etxekoandreen (emakume ezkonduen) egoera juridikoa foru zaharraren (1452) eta foru berriaren (1526) artean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Hemeretzigarren mendeko Espainiako Kode Zibilaren proiekturen batean «ezgai» jo zuten emakume ezkondua kontratu-ondorioetarako. Nolanahi ere, Bizkaian, lehenagotik ere, etxekoandreek maiz hartzen zuten parte higiezinen besterentzean; tradizio juridiko errotua zen bertan. Artikulu honek aztertu nahi du zergatik eratu zen tradizio hori eta zergatik jarraitu zuen —xix. mendean salbuespen gisa hartzen zen— espainiar kodetzaileen asmoen aurrean; alegia, familia-ondasuna edukitzeko erabateko gaitasuna senarrari ematea, emaztearen parte-hartzerik gabe. Hona lanaren abiapuntua: bizkaitar emakume ezkonduek zer egoera juridiko zuten zehaztea, bai arlo penalean bai zibilean, foru-zuzenbidea eratzeko garai konplexuan, ohituraren eta foruaren artean, hau da, Foru Zaharraren (1452) eta Foru Berriaren (1526) artean. Aldagarria eta malgua zen tradizioa eta, ondorioz, Gaztelako zuzenbidean izan ziren aldaketetara egoki zitekeen formalki, bereizgarri zituen alderdiei eutsi bazien ere.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Foru-tradizioa, Emakume ezkondua, Testamentua egiteko askatasuna, Bizkaiko Forua, Ohitura, Ezkontza-hornia, Ezkonsaria, Arreoa
https://orcid.org/0000-0002-4031-5934