Etxearen fantasiaren eta urruneko ametsaren artean. Nazionalismoa eta kosmopolitismoa lehen euskal erbestealdian (1937-1946)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-03-2026
Ludger Mees

Laburpena

Lehen begi kolpean, nazionalismoa eta kosmopolitismoa aurkako bi fenomeno bateraezin dira. Gai horren eztabaida teoriko eta kontzeptualaren analisia abiapuntu hartuta, eta historia global eta nazioz haraindikoaren planteamendu berritzaileak inspirazio moduan baliatuta, artikulu honek bateraezintasun hori zalantzan jartzen du. Lehen euskal erbestealdiaren (Bartzelona, Paris, New York) ikerketa enpirikoan arreta jarriz gero, ikus daiteke Eusko Jaurlaritzak —Aguirre lehendakaria buru zuela eta EAJren hegemoniarekin—, bizirauteko, nazioz haraindiko estrategia kosmopolita bat baliatu behar izan zuela, bere helburu politikoak alde batera utzi gabe. Amaieran, kosmopolitismo errotu (U. Beck) baten ikuspegi hori berreskuratzeko beharra azpimarratzen da, bereziki orain, itxuraz zantzu kosmopolita guztiak desagerrarazi dituen bere baitan bildutako nazionalismo autoritarioa itzuli den testuinguru honetan, alegia

Abstract 0 |

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Nazionalismoa. Euskal nazionalismoa. Erbestealdia. Diaspora. Transnazionalismoa. Kosmopolitismoa. Globalizazioa. Historia globala.

Atala
Artículos