Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo ekintza Gernikako Estatutuaren esparruan (1979)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-03-2026
Josu Iñaki Erkoreka Gervasio

Laburpena

Lanaren lehenengo zatian, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen kanpo-ekintza zehazten duen esparru juridikoak azken lau hamarkadetan izandako bilakaera aztertzen da. Bilakaera horretan, Bruselako Euskal Bulegoari buruzko gatazkan Konstituzio Auzitegiak emandako epaia izan da funtsezko mugarria. Ebazpen horrek irmotasunez ezarri zuen goi-auzitegiaren jarrera, autonomia-erkidegoek Estatuko mugetatik haraindi jarduerak gauzatzeko gaitasunari buruzkoa. Geroago modulazio txikiak izan dituen arren, funtsezko postulatuak oraindik ere erabat indarrean daude. Bigarren zatian, EAEk esparru horretan gauzatutako jarduera berrikusten da. Berrikusketa horrek agerian jartzen du, estatuaz beheragoko erakunde bati dagokion arlo paradiplomatikoan, euskal erakundeen kanpo-ekintza estatu subirano independente baten ia eremu guztietan garatzen dela, segurtasun eta defentsaren arloan izan ezik

Abstract 2 |

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Kanpo-ekintza. Autonomia-erkidegoa. Nazioarteko harremanak. Nazioarteko subjektua. Nazioarteko zuzenbidea. Paradiplomazia.

Atala
Artículos