UGARTE MUÑOZ, Antón (2024). «Introducción a la Historia del País Vasco, de Bonifacio Echegaray. Estudio y edición», ASJU 58 (2), 1-241.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-03-2026
Mikel Aizpuru Murua

Laburpena

«Vascos, Pueblo de raza desconocida que habla una lengua cuyo origen se ignora». Horrela definitu zuen Jose Antonio Agirre lehendakariak Euskal Herria, bere ibilaldiak kontatu zituen De Gernika a Nueva York pasando por Berlín liburu ezagunean. Gaur egun ere, 2025ean, hots, Agirrek bere liburua idatzi zuenetik 85 urtera, euskal historiari buruzko milaka eta milaka orrialde argitaratu diren arren, definizioak ez du aldaketa handirik izan; horren erakusgarri da Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren Historia (Txalaparta) liburu plazaratu berrian Xabier Irujok aitortzen duena, hain zuzen ere, euskararen eta euskal kulturaren jatorria eta bilakaerak «misterio bat izaten jarraitzen du». Ez da izan, ordea, ahalegin faltarengatik. Iruzkindu behar dugun liburuak, hain
zuzen, saio horietako baten berri xehea eta zehatza eskaintzen digu. Bonifacio Echegaray zumaiar legelariak, Eusko Ikaskuntzaren aginduz, 1936ko gerra aurretik idazten hasi, baina argitaratuta ikusi ez zuen Euskal Herriaren Historiaren lehen atalen nondik norakoak azaldu dizkigu Anton Ugarte ikerlari bikainak, ASJUk txukuntasun osoz plazaratu duen liburukian. Ugarte eskarmentu
handiko gizona dugu xx. mendeko euskal kulturaren gorabeherak azaltzen.

Abstract 0 |

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Reseñas