Kirol-eragileen identifikazioa: Gipuzkoako Kirolaren Hirugarren Sektorera hurbilketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-03-02
Kimetz Garmendia Pestonit Luken Carbayeda Urruzola

Laburpena

Literaturan proposatutako sektore-sailkapen nagusiak oinarri hartuta, Gipuzkoako kirolaren dimentsionatzeko saiakera egin da lan honetan. Hori egiteko, hiru sektoreetan banatu dugu kirola: lehen sektorea edo sektore publikoa, bigarren sektorea edo Enpresa eta lanbide sektorea eta hirugarren sektorea: kirol mugimendua edo elkartegintzako sektore pribatua deitua. Azken honetan kokatzen ditu artikulu honek Gipuzkoan kirol federatua osatzen duten erakundeak. Erakunde horietan arreta berezia jarri nahi izan da, bai horien osaeran, bai dirulaguntza publikoen bidezko finantzaketa moduetan, zein lurraldean duten garrantzian. Azterlanak metodologia deskriptiboa eta esploratzailea konbinatzen du, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak integratuz, eta iturri instituzionaletan eta datu-base publikoetan oinarritzen da, hala nola Eustat, KirolData eta GeoEuskadi, kirolaren hiru sektoreetako stakeholder-ak identifikatzeko eta kategorizatzeko.

Abstract 80 | PDF Downloads 9

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Deporte, economía social, tercer sector del deporte, federaciones deportivas, clubes deportivos, Gipuzkoa.

Atala
Artículos