Bidalketak
Egileentzako gidalerroak
ENPRESA ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIO ALDIZKARIAN ARTIKULUAK ARGITARATZEKO ARAU OROKORRAK
Idazlanen gaia, oro har, ekonomiaren arloari eta, zehazkiago, enpresaren ekonomiaren arloari loturik egongo da.Zabalkunderako zein zientziarako helburua izango ahal dute.Azken kasu honetan, ikerkuntza teorikoez nola enpirikoez jardun ahal izango dira, metodologia kuantitatibo edo/eta kualitatiboa erabilita ere.
Lanek argitaratu gabeak behar dute izan, ez eta aztertze prozesuan egon ere, beste ikerkuntza aldizkariren batean.
Egileek, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkariari, argitaratzeko onartu diren artikuluak, edozein baliabide publikotan erreproduzitu, aldatu, banatu eta komunikatzeko eskubide ez esklusiboa ematen diote.
Lanak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez nahiz frantsesez aurkeztuko ahal dira.
Harremanetarako egilea zehaztu beharko da.
MS Word formatuan eta mezu elektronikoaren bidez bidaliko dira ezaa-aldizkaria@ehu.es helbidera. Edota aldizkari zientifiko elektronikoak argitalpenen gestiorako plataformaren bidez, Open Journal Systems (OJS), helbide honetan http://www.ehu.es/ojs/index.php/rdae sartu, "Registrarse" botoian sakatu eta "autor" rola aukeratu, artikuluak bidali ahal izateko.
Aldizkarian argitaratzeko igorritako idazlanak idazkariak, lehendabizikoz, aintzat hartuko baditu, ondoko ezaugarriak izan beharko dituzte:
Tarte soilean idatzita egongo dira Times New Roman 12 letra tipoaz (10 aipu eta oinetarako).Goiko eta beheko marjinak 2,5 cm eta eskuin-eskumakoak, berriz, 3 cm zabal izango dira.
Luzera, guztira, ez da 50.000 karakteretatik gora joango, idazlanaren atal guztiak, taulak eta koadroak barne direla (salbu eta laburpena), bai eta koadro, grafiko eta irudien tituluak ere.
Epigrafeen tituluak zenbakituta egongo dira (zenbaki arabiarretan), letra lodiaz eta testuaren tamaina berean.
Testuak honako era honetara ordenaturik beharko du:
d.1. Lanaren titulua.
d.2. Egile(ar)en izen-deiturak eta bere(n) sail, unibertsitate edo erakundea eta helbide
elektronikoa(k).
d.3. Artikuluaren laburpena, 100 eta 150 hitzen artekoa, ingelesez edota, bere kasuan, egileak erabilitako hizkuntzan (gaztelera, euskara edo frantsesa).
d.4. Gako hitzak ingelesez edota, bere kasuan, egileak erabilitako hizkuntzan (gaztelera, euskara edo frantsesa).
d.5. Gehienez bi JEL (Journal of Economic Literature) kode zehaztu, ondorengo link-ean eskuragarri http://www.aeaweb.org/journal/jel_class_system.php#G
d.6. Ondoren, artikulua idatziko da euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez, 5.etik 7.era bitarteko ataletan adierazi bezala.
Lanean sartutako koadro eta grafikoak elkarren segidan zenbakituta egongo dira eta inon argitaratu gabeak.Koadro edo grafiko bakoitzak titulu laburra izango du eta, bere azpian, argi adieraziko dira bakoitzaren iturriak.
Oin-oharrak elkarren segidako zenbaki arabiarrez zenbatuko dira eta goi-indizearen formatuaz.
Testuaren amaieran, bibliografiaren zerrenda gehituko da egileen arabera ordenaturik eta, kronologikoki, egile beraren lan ezberdinak egonez gero.
Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak APA arauek azken edizioan (Publication Manual of the American Psychological Association) agindu bezala egingo dira.