Dogwhistles and figleaves. How manipulative language spreads racism and falsehood
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Jennifer Saul (University of Sheffield, Ingalaterra; University of Waterloo, Kanada) autore ezaguna da, bai hizkuntzaren filosofian eta bai filosofia feministan, bietan egin baitu lan gogotik. Hizkuntzaren filosofia sozial eta politikoa egiten duela irakurri diot nonbait, eta goiburu egokia iruditzen zait bere lana biltzeko. Eskuartean dudan liburukoak oso ondo jasotzen ditu behinik behin. Liburuaren izenburuak euskaraz arraro samar eman dezake: Txakur-txilibituak eta pikondo-orriak. Nola hizkuntza manipulatzaileak arrazismoa eta faltsukeria hedatzen dituen. Ingelesez nahiko arrunt baina euskaraz oso arrotz zaizkigun bi metafora darabiltza Saulek hor. Txakur-txilibituek txakurrek soilik entzun dezaketen soinua egiten dute eta, horri tiraka, zenbait taldek beren diskurtsoetan erabiltzen dituzten kode-hitz batzuei egiten diete hemen erreferentzia. Ingelesez pikondo-hosto esaten dioten horri, berriz, mahatsondo-hosto esaten diote gaztelaniaz (“hoja de parra”), eta ezagunago egingo zaigu irudi hori akaso. Azken finean, gaitzesgarria edo lotsagarria den zerbait estaltzeko erabiltzen den orriaz ari dira, eta, liburu honetan, arrazismoa edo faltsukeria estaltzeko erabiltzen diren hizkuntza-bitartekoei egiten diete erreferentzia. Metaforak metafora eta irudiak irudi, diskurtso politikoetan arrazakeria eta faltsukeria ezkutatzeko erabiltzen diren baliabide erretoriko eta linguistikoak aztertzen ditu Saulek lan honetan. Hizkuntzaren filosofia sozial eta politikoa, zerbait bada.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Diskurtso iruzurtia, gezurra, arrazakeria, faltsukeria, diskurtso politikoa
https://orcid.org/0000-0002-5743-6396