Elkanotar Juan Sebastian, Pizkundeko humanista utopikoa?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2020-10-07
Ekai Txapartegi

Laburpena

Elkanotar Juan Sebastianen pentsamendu politikoa Pizkundeko humanista utopikoen artean lerrokatzea da artikulu honen ekarpen nagusia. Berak idatzitako bidaiakronika galdu denez, eta iritsi zaizkigun eskutitz eta testigantzak urriegiak direnez, Elkanoren iritzi politikoak ezagutzeko Maximiliano Transilvano eta Gonzalo Fernandez de Oviedoren kroniketara jo behar dela erakusten saiatzen naiz. Bi kronika haietan gorde da, ziurrenik, Elkanoren idatzi galduaren berridazketa ia literala. Mundu-birari buruz Maximiliano Transilvano errege-idazkariak azkar batean idatzitako latinezko kronikaren bigarren zatia, esaterako, Elkanoren idatzi galduaren berehalako itzulpena dela ondorioztatzen dut artikuluan. Hipotesia zuzena bada, Transilvanoren kronikan Elkanoren irudimen utopikoa irakurtzen da, batik bat Borneoko herritarren ohiturak deskribatzen diren pasarte harrigarrian. Bertan, Elkano ahobizarrik gabe ariko litzateke, besteak beste, hedapen inperialen aurka, errege gerrazaleen aurka edo erlijio tolerantziaren alde. Pasarte horrek Elkano ‘inperialaren’ eraikuntza gaztelarra iraultzen du. Bat egiten du, ordea, Elkanori buruz ezagutzen ditugun datu guztiekin. Horrenbestez, norabide horretan ikertzen jarraitzea proposatzen dut.

Nola aipatu

Txapartegi, E. (2020). Elkanotar Juan Sebastian, Pizkundeko humanista utopikoa?. Gogoa, 21. https://doi.org/10.1387/gogoa.22118
Abstract 1552 | PDF Downloads 497

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Elkano, Juan Sebastian, Pizkundea, humanismo utopikoa, Maximiliano Transilvano, Gonzalo Fernandez de Oviedo, lehen mundu-bira, Borneo.

Atala
Artikuluak