Poesia – Filosofia – Bizimodua
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Testu honetan premisa-saio batetik abiatuko naiz: poesia eta filosofia dira lorpenik handiena gizakiak zentzuz existitzeko duen ahaleginean. “Poesia” hitza bere esanahi zabalean harturik, grezierazko poiesis gisa, artelanak funtzio estetiko jakin batekin konprometitutako obrak dira. Funtzio estetiko horrek zentzua sortzeko modu edo aukera espezifikoa dakar berekin: “zentzu poetiko” gisa bereiz daitekeen zerbait. Horren ondoan, logos filosofikoaren eta zentzuaren arteko harremana dago, zeinaren konfigurazioan poiesisak funtzio erabakigarria betetzen baitu. Hori dela eta, filosofiaren egikaritze gorena esperientzia noetikoan datzalakoan nago. Esandakoa gogoz eta jardunez argi izateak bizimodu berezia eragiten du.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
egia, existentzia, gizakia, hitza, jakituria, zentzua