Adorea, Filosofiatik Psikologiara

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-11-29
Mikel Haranburu Nekane Balluerka Arantxa Gorostiaga

Laburpena

Adorearen eta haren osagaien errepresentazioek aldaketak izan dituzte historian zehar, egileen, aro historikoaren eta kultur testuinguruaren arabera. Artikulu honetan, lehenik, adorearen errepresentazioen ibilbide historikoa egingo dugu, Greziako Antzinatetik hasi eta Aro Garaikidera arte. Garai ezberdinetako pentsalariek adoreaz emandako deskribapenak agertuko ditugu: heroia jendaurrean bere adorea erakusten, Homeroren arabera; adorearen intelektualizazioa, Sokrates eta Platonen arabera; eremu militarrerako itzulera, Aristotelesen arabera; lanaren eta apaltasunaren etika lehenengo kristauengan; heriotzari bakardadean aurre egiten dion Erdi Aroko adorea; adorearen konstruktuaren desagerpena eta merkataritza-interesen konbinazioaren nagusitasuna, Aro Modernoan; Aristotelesen erdibidearen teoriaren baztertzea, Makiavelorengan;adorearen ikuspegi bitalista, Spinozarengan; adimena askeki erabiltzeko adorea, Kantengan; kaskarkeria gainditzeko adorea, Nietzscherengan; ez-izatearen eta aldaketaren aurrean sortzen den barne-herstura gainditzeko adorea, Tillichengan; modu askean jokatzeko eta bizitzarekiko atxikimendu handiegia gainditzeko adorea, Arendtengan; eta ezberdin pentsatzen duten pertsona boteretsuen aurrean egia esateko adorea, Foucaultengan. Ondoren, adorearen definizio psikologiko batzuk berrikusiko ditugu eta haien osagai nagusiak zein diren ikusiko dugu. Azkenik, teoria filosofikoetan oinarrituta, adorearen definizio psikologikoan beste osagai batzuk sartzea iradokiko dugu.

Nola aipatu

Haranburu, M., Balluerka, N., & Gorostiaga, A. (2018). Adorea, Filosofiatik Psikologiara. Gogoa, 18. https://doi.org/10.1387/gogoa.20361
Abstract 193 | PDF Downloads 387

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak