Emozioen eragina erabakiak hartzean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-06-12
Pello Huizi

Laburpena

Lan honen helburua da gaur egun emozioek erabakiak hartzean duten zeregina aztertzea. Etengabe hartzen ditugu erabakiak. Batzuk garrantzitsuak dira, edo oso garrantzitsuak, beste batzuk ez hainbeste. Emaitzak garrantzi handikoak direnean, erabaki ona hartzeko nahia ulergarria da, noski. Baina galdera da zer egin behar lukeen jendeak horretarako. Gehienei erakutsi ziguten erabaki bat hartu baino lehen arretaz aztertu behar ditugula aukerak, eta aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak neurtu. Gure erabakiek aukeren azterketa arrazionalean oinarritu behar dute, izaki logikoak garelako. Hori da Platonen eta Descartesen filosofien atzean aurki dezakegun ideia; ekonomia modernoa ere ideia berean oinarritzen da, baita zientzia kognitiboaren ikerketa ere hamarkada askotan. Izaki arrazionaltzat hartu gaituzte, arrazionaltasunak egin gintuen gizaki. Baina egia da? Zer esan gizakien alde emozionalara buruz? Ez al gara arrazionalak bezain emozionalak? Platonez (eta haren gurdiaren metaforaz) gero, mendebaldeko pentsalari gehienak bat zetozen, emozioek, kasurik okerrenean, oztopatu egiten dutela arrazoia, eta, kasurik onenean, kalterik egiten ez duen luxua direla. Emozioen ikuspegi negatiboa da. Duela 35 urte, ordea, emozioen ikuspegi positiboaren garaia hasi zen. Iritzi positiboaren arabera, arrazoiz jokatu eta erabaki onak hartu nahi baditugu, emozioak erabakigarriak dira.

Azaldu nahi dudana hauxe da: gure pentsamendu arrazionala, edo, nahiago bada gure arrazoi hutsa, ez dela nahikoa hartzen ditugun erabakiak, gehienak behintzat, nola hartzen ditugun azaltzeko. Taylorrek literatura eta musika jartzen dituen lekuan hemen emozioa jar daiteke. Edo, beharbada, egokiago litzateke esatea literaturak eta musikak, hor, gure arrazoibidean oro har eta gure erabaki-hartzean zehazkiago, emozioak duen eragina iradokitzen dutela. Aitor dezadan, bestalde, atseginez irakurri nituela Taylorren hitzak eta, beharbada, hori izan dela hona ekartzeko arrazoi nagusia. Bestalde, sentimenduek jarri dute martxan Xabier Arrazola zenari omenaldi hau eskaintzeko proiektua.

Nola aipatu

Huizi, P. (2024). Emozioen eragina erabakiak hartzean. Gogoa, 24. https://doi.org/10.1387/gogoa.26087
Abstract 271 | pdf Downloads 116

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
References
Atala