Pastizales y prados en Navarra: descripción, tipificación y ecología

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-01-2014
Asun Berastegi Gartziandia

Laburpena

Ikertutako lurraldeak, Nafarroak, 10.391 km2 ditu eta Iberiar penintsulako iparerdigunean kokatzen da.

Nafarroako lurraldean agertzen den larre eta belardien aniztasuna ulertzeko asmoz, eremuaren deskribapena egin dugu lehenik: geografia, geologia, bioklimatologia eta biogeografia. Bioklima epela da lurraldearen iparraldean, eta mediterraneoa hegoaldean, tenperatura eta prezipitazioen aldetik aldakortasun handia agertzen delarik. Horrela, sei termotipo (meso- eta supramediterraneoa alde batetik, eta meso-, supra-, oro- eta krioro-epela bestetik), eta sei onbrotipo (semi-idorretik,  ultrahiper-hezera) bereizten dira. Zortzi unitate biogeografiko deskribatu dira lurraldean: Eskualde Eurosiberiarrean, Azpisektore "Ekialdeko Euskotarra"  eta "Nafar-Arabarra" (Sektore Eusko-Kantauriarrean biak), eta Sektore "Erdi-Piriniarra"  eta "Prepirinearra"; Eskualde Mediterraneoan, Sektore Gaztelar-Kantauriarra,  Somontanoarra, Errioxarra eta Bardeetar-Monegrotarra.

Landaredia metodo fitosoziologikoa erabiliz ikertu da. Zerrenda sintaxonomikoan 69 landare-asoziazio eta komunitate daude, 11 klase fitosoziologikotan sailkatuak: Kobresia myosuroides-ekiko komunitate krioroepelak (Carici-Kobresietea),  oroepeleko eta supraepeleko landaredi kionofiloa ((Kobresio-Seslerietea), oroepeleko komunitate azidofilo eta xerofiloak (Caricetea curvulae), oroepeleko eta supraepeleko larre mesofiloak (Nardetea strictae), oroepeleko, supraepeleko eta supramediterraneoko landaredi xerofiloa (Festuco-Ononidetea), krasulazeo kamefitoz osatutako komunitate eurosiberiar eta mediterraneoak (Sedo-Scleranthetea), larre meso-xerofilo eurosiberiar eta mediterraneoak (Festuco-Brometea), sega-larreak eta hezegunetako belardi eurosiberiar eta mediterraneoak (Molinio-Arrhenatheretea), Poa bulbosa-k osatutako larreak (Poetea bulbosae), landare terofitoen komunitate eurosiberiar and mediterraneoak (Tuberarietea guttatae) eta larre lehor mediterraneoak (Lygeo-Stipetea).

Ikerketa floristikoaren emaitza modura, 1516 taxoiek osatzen duten landare katalogoa landu dugu, gehienak larre eta belardietan agertu ohi direnak. Bildutako landareei buruzko informazioa eta zita bibliografikoak ere gehitu ditugu.

Abstract 431 | PDF (Español) Downloads 2236

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Testu osoa