Le Dauphin ontziaren euskarazko gutuneriaz (Baiona, 1757)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-12-2023
Xarles Videgain

Laburpena

Xabier Lamikizek egin zuen presari esker dator Le Dauphin ontziak zeraman gutuneriaren aurkezpena. 1757an Baionatik Louisbourgera joateko zen Le Dauphin Ingalaterrako ontzidiaren presa izan zen eta haren barnean zegoen dokumentazioa ediren zuen X. Lamikizek Londreseko artxiboetan. Lapurdiko gutun-igorleek (gehienetan emazte) lapurteraz idatzitako 50 gutun Louisbourgeko hartzaileei igorri zizkieten. Euskararen historiarentzat lekukotasun nagusi dela ageri da. Orduko Zazpi Urtetako Gerla, Baionako kortsu jardunaldia eta Louisbourgeko ekonomia aipatu ondoan, gutunen pasarte labur batzuk ematen dira, edozein gutunek betetzen ohi dituen funtzioen, berri franko ematen digutelo orduko jendeen bizimoduaz.  X. Elosegik gutunen protagonistei buruz bildu duenaz ere parte ematen da: laguntza ekonomikoa eskatzen edo eskaintzen dute igorleek, hasarrea adierazten dute hartzailea ez delakoan ongi portatu edo bere buruaren berririk ez  duelako ematen, eta oroz gainetik hartzailea otoizten dute Euskal Herrira itzul dadin ahal bezain laster : « Zato, zato etxera ». Azkenik, indarrean dagoen proiektuak ideki behar dituen ildoak aipatzen dira.

Abstract 244 |

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

euskara, gutuneria, XVIII. mendea, Lapurdi, Kanada.

Atala
Zero zenbakia