Herritarren partaidetza jarduera fisikoarekin lotutako hiri-ingurunea hobetzeko tresna komunitario gisa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-12-2025
Ainara San-Juan-Escudero
Silvia Caballero-Sánchez
Julia Fernández-Alonso
Iratxe Pérez-Urdiales
Irati Ayesta Landaluce
Irrintzi Fernández-Aedo
Leyre Gravina Alfonso

Laburpena

Hiri-osasuneko ikerketak hiri-inguruneko faktoreen eta herritarren ongizatearen arteko loturak aztertzen ditu, hiri-diseinuan, mugikortasunean eta jarduera fisikoan eragina izan dezaketelako. Metodologia parte-hartzaileen erabilera tresna baliotsua da tokiko beharrak ulertzeko eta osasun-arloko desberdintasunak murrizteko. Lan honek Bilboko maila sozioekonomiko ertain-baxuko bi auzotan jarduera fisikoari lotutako hiri-ingurunearen diagnostiko komunitarioa egiteko Partaidetza-Ekintza Ikerketa proposatzen du. Photovoice metodoa erabili zen, non auzotarrek ateratako argazkiak parte-hartzaileen talde-eztabaidetarako oinarria diren. Hala, 30 pertsonak parte hartu zuten lau Photovoice taldeetan. Talde bakoitzak, bost saiotan zehar, jarduera fisikoarekin lotutako hiri-ingurunearen analisi parte-hartzailea egin zuten. Auzotarrek haien auzoetako ahuleziak eta indarguneak identifikatu zituzten, baita jarduera fisikoa baldintzatzen zuten faktoreak ere, hala nola jarduera fisikoa egiteko espazioak; mugikortasuna eta irisgarritasuna; segurtasuna; eta baliabideen kudeaketa. Gainera, auzoak hobetzeko ekintzak proposatu zituzten, auzoetako hiri-ingurunea hobetzeko gomendio politikoen txostena egiteko oinarri gisa erabili zirenak. Azkenik, bizilekuak osasunean duen eraginari buruzko kontzientzia kritikoa sustatzea lortu zen, eta emaitzak gizarte- eta erakunde-eremura transferitzea erraztu zen hainbat jardueren bidez.

Lehen bidaltze data: 2024/12/01

Onarpen data: 2025/11/07

1. Sarrera

Hiri-inguruneari buruzko hausnarketak hainbat arlotan ikertu dira, hala nola osasun-zientzietan eta gizarte-zientzietan (Pineo et al., 2018; Pykett et al., 2020). Diziplina anitzeko ikuspegi horrek hiria komunitate bat hartzen duen espazio fisiko gisa definitzen du, eta hiri-inguruneak osasunean duen elkarrekintza ulertzea ahalbidetzen du. Jane Jacobs kazetari eta hirigileak adierazi zuenez, hiriek guztientzat funtzionatzen dute soilik biztanle guztiengan pentsatuz sortzen direnean (Jacobs, 1961). Beraz, hirien plangintzak espazioaren dimentsiotik harago doa eta ikuspegi inklusiboa behar du. Hiri-osasuna kontzeptuak hiriaren ezaugarriek osasunean eta bizi-kalitatean duten eragina aztertzen du (Wuerzer, 2014), testuinguru sozial, ekonomiko, kultural, politiko eta ingurumenekoak kontuan hartuz (Alidoost et al., 2021). Hala, hiriko bizitza baldintzatzen duten eta dinamika komunitarioak moldatzen dituzten ezaugarri horiek hiri-ingurunea nolakoa den ezartzen dute, komunitateen bizi-ohituretan eta osasunean eragina izanez (Chandrabose et al., 2022).

Aldez aurreko ikerketek ingurune fisikoaren, sozialaren eta pertsonen bizi-kalitatearen arteko harremana aztertu dute, eta hiriko determinatzaileen zeregina nabarmendu dute. Esaterako, auzoen ezaugarri fisikoek jarduera fisikoarekin eta ongizatearekin duen lotura aztertu da (Kwon et al., 2019; Van Holle et al., 2012). Bestalde, komunitatearen kohesioa, auzoko ingurunearen pertzepzioa eta aisialdirako jardueren arteko erlazioa ere azpimarratu da (Ross eta Searle, 2019). Beraz, hiri-osasunaren arloko ikerketek hiriaren ezaugarriek bizi-ohituretan duten eragina nabarmentzen dute. Zentzu horretan, jarduera fisikoa (JF), osasun fisiko eta mentalarekin estuki lotua, hiri-diseinuaren eraginpean egon liteke. Jarduera fisikorik ezak gaixotasunak eta heriotza goiztiarra izateko arriskua areagotu dezakeenez, Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen du jarduera fisikoa erregulartasunez egitea (Munduko Osasun Erakundea, 2022). Horretarako hiriek, edo zehatzago, auzoek jarduera fisikoa egunerokotasunean egitea erraztu beharko lukete, zeren eta aisialdirako hiri-espazioak erabiltzeak komunitateen errutina osasungarriak hobetzea ekar lezake. Beraz, auzoetako biztanleak ingurunearekin nola erlazionatzen diren ulertzeak jarduera fisikoari, mugikortasunari eta hiri-irisgarritasunari eragiten dieten faktoreak argitu ditzake, eta osasuna sustatzen duten eta herritarren ongizatea hobetzen duten estrategia eraginkorrak proposatzeko oinarri gisa balio dezake.

1.1 Hiri-osasunaren ikerketa, partaidetza metodologien bidez

Hiri-osasunak ingurunearen eta biztanleen osasunaren arteko harreman konplexuak aztertzen ditu (Cristiano eta Zilio, 2021), eta horregatik herritarrak inplikatuko dituzten ikuspegi parte-hartzaileak erabiltzea eskatzen du. Hala, komunitatearen konpromisoa eta ekitatea sustatzen den aldi berean, biztanleek hautemandako beharretan oinarritutako esku-hartze holistiko eraginkorrak diseinatu daitezke, politika publikoek konponbide horiek babestea bilatuz (Page-Reeves, 2019).

Horregatik, Herritarren Parte-Hartzean Oinarritutako Ikerketa izeneko metodologiak (CommunityBasedParticipatoryResearch) balioa ematen die tokiko ezagutzei eta herritarrekiko lankidetza aktiboari (Israel et al., 2019). Komunitatea ikerketa-prozesuan inplikatzen dituzten metodologiek aukera ematen dute tokian tokiko osasunaren gizarte-determinatzaileak agerian uzteko eta horiei heltzeko. Herritarren ikuspuntuak kontuan hartzen dituzten informazio-iturrietan oinarrituz, beste metodologia tradizional batzuekin ezkutuan geratuko liratekeen emaitzak lortzen dira, eta hiri-inguruneetako desberdintasunak murrizteko aukera areagotuko da.

Hala, Herritarren Parte-Hartzean Oinarritutako Ikerketak esparru zabala hartzen du, eta horren barnean Partaidetza-Ekintza Ikerketa (ParticipatoryActionResearch) kokatzen da. Biztanleen ikuspegiak kontuan hartzeari buruzko printzipioak partekatzen ditu, eta, gainera, inplikatutako komunitatean aldaketak edo hobekuntzak sortzea bilatzen du. Parte-hartzaileek ikertzaile gisa jarduten dute, eta aktiboki laguntzen dute arazoak identifikatzen, datuak biltzen eta aztertzen, bai eta konponbideak proposatzen eta ezartzen ere. Ikuspegi honek ikerketaren paradigma irauli du, komunitatea subjektu aktibo bihurtu baitu (Lewin, 1946), ikertzaile-taldearen eta komunitatearen arteko harreman horizontala ezarri du, eta elkarrizketa eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa sustatu ditu (Villaseñor-Farías eta Valadez-Figueroa, 2011). Horrela, Photovoiceedo Herritarren Zientzia bezalako teknika parte-hartzaileen erabilerak, komunitateak bere hiri-inguruneari eta osasunarekiko harremanari buruz dituen pertzepzioak antzemateko ere baliagarria izan dela frogatu da (Catalani eta Minkler, 2010; Delpino-Chamy eta Perez-Albert, 2022).

1.2 Osasun-arloan desberdintasunak murrizteko partaidetza ikerketa

Partaidetza ikerketak egiteak gizarte-talde guztiek osasun-ikerketaz baliatzea bermatzen du, haien testuinguruak edozein direla ere (Khan et al., 2021). Hirietan planifikatu gabeko urbanizazio azkarrak osasun-arloko desberdintasunak areagotu ditu, eta kolektibo zaurgarrienek osasun txarragoa izateko arrisku handiagoa izan dute (Gagnon-Dufresne et al., 2023). Azpiegiturek, garraiobideek, familia-ohiturek, gizarte dinamikek, diru-sarrerek, hezkuntzarako sarbideak eta erakundeen konpromisoak eragin nabarmena dute jokabide sedentarioetan eta jarduera fisikoan (Alidoost et al., 2021). Horregatik, kontuan hartu beharko litzateke hiri-komunitate kalteberenek osasun-arloan dituzten desberdintasunei behar bezala heltzea.

Europako hirietako gaur egungo joerak jarduera fisikorik ezaren hazkundea iradokitzen du (Moreno-Lamas et al., 2021), sedentarismoa % 45era iristen baita (Europar Batasuna, 2022). Estatuan, biztanleen % 47k ez du jarduera fisikorik edo kirolik egiten, eta % 26,5ek soilik egiten du jarduera fisiko erregularra aisialdian (Espainiako Estatistika Institutua, 2020). Hiri-morfologiak, hiriaren egitura eta forma gisa ulertuta (Fathi et al., 2020), komunitatearen eguneroko jardueretan eragiten duela dirudi. Horrela, parke publikoak dira jarduera fisikoa egiteko espazio nagusiak, nahiz eta espazioaren % 2,45 soilik hartzen duten Europan eta % 0,21 Espainian (Europar Batasuna, 2022; Maes et al., 2019). Bilbon, hiriko berdeguneen, kirol- eta aisialdi-instalazioen ehunekoa % 4,51koa da (Espainiako Estatistika Institutua, 2014). Halako espazioen eskasia edota horietara heltzeko irisgarritasun urriak jarduera fisikoa egiteko aukera murrizten du, batez ere hirietako auzo baztertuenetan.

Testuinguru horretan, hainbat ikerketek osasunaren eredu sozio-ekologikoa proposatzen dute (McLeroy et al., 1988; Whitehead eta Dahlgren, 2006), hiri-ingurunearen plangintzaz gain beste faktore batzuk ere kontuan hartuko dituena, hala nola garraio-sistemak, konektibitatea, muga ekonomikoak, lan-ordutegiak, aisialdia, gizarte-kohesioa, segurtasuna eta faktore psikologikoak, eta abar. Izan ere, faktore horiek guztiek eragina izan dezakete egoera sozioekonomiko ertain eta baxuko biztanleen jarduera fisikoan eta mugikortasunean (Rawal et al., 2020; Sawyer et al., 2018). Era berean, ikuspegi parte-hartzaileek agerian utzi dute auzo baztertuetan jarduera fisikoa baldintzatzen duten oztopoen artean auzoaren ezaugarri fisikoak, oinezkoentzako azpiegitura eskasa eta segurtasunaren gabezia daudela (Gullón et al., 2019).

Horregatik, hiri-ingurunearen diseinu arduratsu eta inklusibo batek jarduera fisikoa sustatu dezake, eta, ondorioz, herritarren bizi-kalitatea eta osasuna hobetu. Ikusi da komunitatea hiri-aldaketan inplikatzen duten partaidetza-prozesuek ingurune osasungarriak sortzen lagun dezaketela (Galarraga et al., 2018). Hiri-esku-hartze horiek tokiko ezaugarrietara egokituta egon behar dute (Pratt et al., 2015), eta ikusi da berdeguneak sortzeak, bizikleta- eta oinezko-azpiegiturak hobetzeak edo garraio publikoaren erabilgarritasuna eta irisgarritasuna handitzeak jarduera fisikoa sustatu eta osasuna hobetu dezaketela (Laddu et al., 2021; Zhang et al., 2022), baita eremu behartsuetan ere.

1.3 Helburuak

Bilboko maila sozioekonomiko ertain-baxuko auzoetan jarduera fisikoari lotuta dauden hiri-inguruneko faktoreen diagnostiko komunitarioa egitea izan zen helburua, Partaidetza-Ekintza Ikerketa metodologiaren bidez. Horri esker, alde batetik, jarduera fisikoari eragiten dioten auzoaren indarguneei eta ahuleziei buruzko herritarren kontzientzia sustatzea lortuko litzateke. Eta, bestetik, herritarren beharrak arduradun sozial eta politikoei helaraztean eraldaketa soziala sustatuko litzateke.

Ikerketa honetan, ikertzaileek hainbat aurreikuspen izan dituzte kontuan. Hauek dira abiapuntuko hausnarketa irekiak. Batetik, jarduera fisikoa sustatzen edo oztopatzen duten faktoreak ezagutzeko modurik egokiena auzotarren ahotsa entzutea dela, galdera itxietatik haratago. Herritarren diskurtsoek testuinguruaren konplexutasuna hobeto islatuko dutela aurreikusten da. Bestetik, parte-hartze prozesuek komunitatearen kontzientzia kolektiboa eta ahalduntzea indartzen dutela babesten da, eta horrek esku-hartze eraginkorragoak diseinatzea ahalbidetu dezake, tokiko beharrizanetara egokituta.

2. Diseinua eta metodoak

Ikerketa parte-hartzaile esploratzailea, induktiboa, gogoetatsua eta interpretatiboa da (Makri eta Neely, 2021). Bilboko bi auzotako jarduera fisikoari lotutako hiri-inguruneari buruzko pertzepzio komunitarioak aztertzea proposatu zen. Herritarren Parte-Hartzean Oinarritutako Ikerketaren barruan, Partaidetza-Ekintza Ikerketa motako metodologia kualitatiboan oinarrituta, Photovoicemetodoa erabili zen.

Ikerketa hau Helsinkiko Deklarazioaren arabera egin zen, eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak onartua izan zen (16.20 CEICHUB). Gainera, Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren arabera (3/2018), eskuratutako datuak UPV/EHUko INA-FOTOVOZ izeneko fitxategi batean gorte dira, partaideek edozein unetan euren datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu edo haien erabilera mugatzeko eskubidea izanez.

2.1 Ikerketa-eremua

Azterketa hau Bilbo (Bizkaia) hiriko maila sozioekonomiko (MSE) ertain eta baxuko bi auzotan kokatu zen. Uribarri eta San Frantzisko auzoak hautatu ziren herritarren parte-hartze zabalagatik eta testuinguru sozioekonomikoengatik, azken hori gabezia-indizearen bidez kalkulatuta (Eusko Jaurlaritza, Osasun Saila, 2021). Indize horrek 5 kintiletan sailkatzen ditu biztanleria-eremuak, non kintilik txikienak ogasun handieneko eremuei dagozkion, eta kintilik handienak gabezia handieneko eremuei ematen zaizkien.

Alde batetik, Uribarri auzo langilea dugu, Bilboko itsasadarraren ertzetik mendiaren hegaletara desnibelatutako lursail batean kokatuta. Maila sozioekonomiko ertaina du, gabezia-indizea 3 da, biztanleen %1,6 lehen mailako ikasketarik gabe, %7,3 langabeak, %12,5 kanpokoak, eta 65 urtetik gorakoak %26 dira. Auzo hau plangintzarik gabeko hirigintza industrializazio-prozesuaren emaitza da (Euskal Estatistika Erakundea, 2022; García de la Torre eta García de la Torre, 2014a).

Bestetik, San Frantzisko dibertsitate handiko auzoa da, hiriaren erdigunean dagoena, itsasadarraren ezkerraldeari itsatsita, desnibelean ere. Maila sozioekonomiko baxua du, gabezia-indizea 5 da, auzotarren %3.3 lehen mailako ikasketarik gabe, %13.1 langabetuak, %29.4 atzerritarrak, eta 65 urtetik gorakoak %14 dira. Auzo hau kultura aniztasunagatik, delinkuentziagatik eta gentrifikazio-prozesuagatik bereizgarria da (Euskal Estatistika Erakundea, 2022; García de la Torre eta García de la Torre, 2014b).

Ikerketa hau 2021-2023 bitartean egin zen. Parte-hartzaileen erakarketa 2021eko iraila eta azaroa bitartean izan zen. Photovoicetalde-saioak eta analisi parte-hartzailea 2021eko azaroan hasi eta 2022ko otsailean amaitu ziren. Emaitzen ondorengo azterketa 2022ko otsaila eta martxoa bitartean egin zen. Hurrengo hilabeteetan zabalkuntzarako materiala prestatu zen, eta 2022ko irailetik 2023ko ekainera bitartean gizarte- eta erakunde-transferentziarako hainbat ekintza burutu ziren.

2.2 Lagina

Parte-hartzaileak berariazko laginketa-estrategia jarraituz bildu ziren (Patton, 2014), inklusio-irizpide hauen arabera: 1) adinez nagusiak izatea; 2) auzoan gutxienez bi urte bizitzen eramatea; 3) gaztelaniaz hitz egitea; 4) argazkiak ateratzeko zailtasunik ez izatea; 5) bost taldeko eztabaida-saioetan parte-hartzeko konpromisoa hartzea. Proiektua zabaltzeko informazio-orriak banatu ziren, hirian zehar kartelak ipini ziren, eta irratian, aldizkarietan eta sare sozialetan zabaldu zen. Gainera, auzo-elkarteekin harremanetan jarri ginen eta auzo bakoitzeko udaltegian jardunaldi bat antolatu zen. Osasun-arloko profesionalak ere inplikatu ziren eta auzoetako osasun-zentroetan lehen mailako arreta kontsultetan parte-hartzaileen erakarketa egin zen.

Guztira 30 auzotarrek parte hartu zuten, Uribarriko auzoko 15 (bederatzi emakume eta sei gizon) eta San Frantzisko auzoko beste 15 (zazpi emakume eta zortzi gizon). Denek jaso zituzten proiektuari buruzko informazio-orriak, eta baimen informatua eta irudi-eskubideak lagatzeko orriak sinatu zituzten.

2.3 Metodologia parte-hartzailea

Partaidetza-Ekintza Ikerketa metodologiaren parte den Photovoice metodoa erabili zen, zeina "argazki-teknika espezifiko baten bidez pertsonek haien komunitatea identifikatzeko, irudikatzeko eta hobetzeko prozesu" gisa deskribatzen den. Parte-hartzaileek beraien auzoetako inguruneari buruzko argazkiak atera, eta proiektuaren helburuarekin lotutako alderdiak eztabaidatu, aztertu eta identifikatzen dituzte (Wang eta Burris, 1997). Modu honetan, auzotarren egoera soziokultural eta pertsonal desberdinak kontuan hartzeko, haiek ateratako argazkietan oinarrituz parte-hartzaileek analisia burutzen dute (Erfani, 2021). Gainera, Photovoicemetodoak komunitatearen beharrei buruzko taldekako eztabaida errazten du (Wang eta Burris, 1997). Beraz, partaidetza teknika honek aukera ematen du herritarren ikuspegia ulertzeko eta tokiko beharrak identifikatzeko, eta, aldi berean, testuingurura egokitutako neurrien proposamenaren bidez gizarte-aldaketa sustatzen du (Evans-Agnew eta Rosemberg, 2016; Foster-Fishman et al., 2005).

Hiri-osasunaren arloan, Photovoicemetodoaren erabilerak gora egin du bizitokien inguruneen analisiaren esparruari dagokionez (Belon et al., 2016; Erfani, 2021; Gullón et al., 2019; Haque eta Eng, 2011; Nykiforuk et al., 2011; Petteway, 2019; Radziszewski et al., 2023; Wells et al., 2019). Teknika honek komunitateak kolaboratzaile aktibo gisa inplikatzeko potentzial eraldatzailea izan dezake, eta, gainera, herritarren ikuspegitik lortutako informazioa osasun publikoan aritzen diren profesionalei helaraztea ahalbidetzen du (Catalani eta Minkler, 2010).

3. Landa-lana eta datuen analisia

3.1 Prozedura

Parte-hartzaileen bilketaren ondoren, 2021eko azaroan lau Photovoice talde sortu ziren, auzoaren eta sexuaren arabera banatuta: 1) MSE ertaineko bederatzi emakume; 2) MSE ertaineko sei gizon; 3) MSE baxuko zazpi emakume; eta 4) MSE baxuko zortzi gizon. Taldeak osatzeko tamaina zazpi-hamar pertsona bitartekoa izatea proposatzen bada ere (Wang eta Burris, 1999), azken urteetan egindako ikerketen arabera, taldekideen kopurua baino, garrantzitsuagoa da talde-dinamika ona sortzea (Catalani eta Minkler, 2010), eta Photovoicemetodoan oinarritutako proiektuak lau parte-hartzailerekin ere egin dira (Chinn eta Balota, 2023; Díez et al., 2017).

Talde bakoitzeko parte-hartzaileak bi orduko bost saiotan bildu ziren. Ikertzaile-taldeko pertsona batek edo bik moderatu zituzten saio horiek, osasun-profesional batek oharrak hartzen zituen bitartean. Saio guztiak audioan grabatu ziren, parte-hartzaileen aldez aurreko baimenarekin, eta software informatiko baten bidez transkribatu ziren.

Lehenengo saioan, moderatzaileek proiektuaren inguruko sarrera labur bat egin zuten, eta hurrengo saioetako lan-dinamikak eta Photovoicemetodoa aurkeztu zituzten. Taldekideek “jarduera fisikoa” terminoaren esanahia eztabaidatu zuten. Gainera, Photovoicetalde batzuetan “denboraren erabileren erlojua" izeneko teknika parte-hartzailea erabili zen (INTEF, 2021): parte-hartzaileek 24 orduko egun baten zatiketa adierazten zuen orri bat bete zuten, haien eguneroko jardueren denbora-banaketa islatuz, eta horrela auzoan egiten duten jarduera fisikoari buruzko hausnarketa erraztu zen. Horrez gain, parte-hartzaileek baimen informatua eta ezaugarri soziodemografikoak jasotzeko galdetegia osatu zituzten. Azkenik, jarduera fisikoa errazten edo zailtzen duten auzoko faktore edo elementuei argazkiak ateratzeko eskatu zitzaien, eta hurrengo saiorako argazki horietatik gehienez bost aurkezteko aukera izango zuten.

Bigarren saioan parte-hartzaile bakoitzak bere argazkiak aurkeztu zituen, ikerketa gaiari buruzko lehenengoko talde-eztabaida sortuz. Hausnarketa hori gidatzeko SHOWED metodo mnemoteknikoa erabili zen (Catalani eta Minkler, 2010; Wang eta Burris, 1997), galderen ulermena ziurtatzeko egokitua izan zena (Díez et al. 2017; Gullón et al. 2019): Zer ikusten da argazkian? (what do you SEE in thephoto?); Zer ari da gertatzen (argazkiaren istorioa)? (whatisreally HAPPENING?); Nola eragiten du egoera horrek gure jarduera fisikoan, bizitzan, edo osasunean? (howdoesthisrelate to OUR physicalactivity, lives or health?); Zergatik gertatzen da? (WHY doesthishappen?); Zer mezu edo ikasketa atera daiteke? (howcanwe be EMPOWERED bythis?); Zer egin dezakegu honen inguruan (egoera aldatu, hobetu, sustatu…)? (whatcanwe DO about it?).

Hurrengo saioetarako parte-hartzaileek argazki berriak gehitzeko aukera izan zuten, baldin eta aurreko saioan eztabaidatutako idearen bat argazkietan islatuta ez zegoela uste zuten. Hirugarren eta laugarren saioak, aurkeztutako argazkietatik abiatuta, auzoak jarduera fisikoarentzat dituen alderdi positiboak eta negatiboak aztertzera bideratuta egon ziren. Honen ostean, parte-hartzaileek haien auzoak hobeto irudikatzen zituzten argazkiak hautatu zituzten.

Bosgarren saioan, parte-hartzaileek aukeratutako argazkiak kategoria eta azpi-kategoriatan bildu zituzten. Horrela, talde bakoitzak haien jarduera fisikoarekin lotutako hiri-ingurunea deskribatzeko kontzeptu-mapa bat osatu zuen. Modu honetan, proiektua ezagutarazteko jardueretan erabiliko ziren irudi adierazgarrienak hautatu zituen. Saio honen amaieran parte-hartzaileek auzoak hobetzeko eta jarduera fisikoa sustatzeko Bilboko arduradunei zuzendutako gomendioak proposatu zituzten.

Azkenik hainbat komunikazio-jardueren bitartez gizarte-ekintza gauzatu zen. Alde batetik, Herritarren Zientzia Jardunaldi batean komunitatea osatzen duten gizarte ordezkari guztiak bildu ziren. Bertan, auzo bakoitzean ateratako ondorioak partekatu ziren, prozesuaren laburpen-bideo bat erakutsi zen, eta partaidetza esperientzia osoa biltzen zuen argazki-liburua banatu zitzaien bertaratutakoei. Bestetik, herritarrei ahotsa emateko asmoarekin bi argazki-erakusketa antolatu ziren. Horrez gain, Bilboko erakundeetako ordezkariek auzoak hobetzeko gomendioen txosten bat jaso zuten. Material hori guztia sare-sozialetan zehar eta webgune batean partekatu zen.

3.2 Analisi kualitatibo partizipatiboa

Photovoice teknikari jarraituz, parte-hartzaileek hasierako analisi parte-hartzailea egin zuten, haien argazkiak eta talde-hausnarketak abiapuntu hartuta. Prozesu induktibo bat jarraitu zen (Corbin eta Strauss, 2008), non parte-hartzaileek Photovoicesaioetan zehar agertutako egoerak, gaiak edo ideiak beraiek kodetu zituzten, euren ahotsa bermatuz (Wang eta Burris, 1997). Hala, 2. saioan, parte-hartzaile bakoitzak aurkeztutako argazki bakoitzari buruzko banakako hausnarketa egin zuen SHOWED galdetegia erabiliz. Idatzitako edo ahoz esandako hausnarketa horiek talde-dinamikak hasteko abiapuntu izan ziren. 3. eta 4. saioetan, kontzeptualizazio fasean murgildu ziren, talde-eztabaidetan agertutako ideiak alderdi positibo eta negatiboetan sailkatuz, eta kontzeptu horiek hobekien islatzen zituzten argazki adierazgarrienak hautatu zituzten. 5. saioan, aurreko saioetan aukeratutako argazkiak berrikusi eta horiei buruzko eztabaidak gogora ekarri zituzten. Horren ostean, argazkiak multzokatzeko eskatu zitzaien, auzoan jarduera fisikoarekin lotutako ideiak islatzeko. Parte-hartzaile guztien artean argazki-multzo bakoitzari izena eman zioten (kategoria), ideia horren azalpen laburrak idatzi zituzten (azpi-kategoriak), eta talde bakoitzeko argazki adierazgarrienak aukeratu zituzten. Horrela, talde bakoitzak bere mapa kontzeptuala sortu zuen. Prozesua iteratiboa izan zen, parte-hartzaileek burututako talde-eztabaidetan oinarrituta, eta taldekideen artean adostutako kodifikazioa emaitza izanik. Modu honetan, lau kontzeptu mapa lortu ziren (talde bakoitzeko bat).

Horren ostean, parte-hartzaileek sortutako kontzeptu mapak oinarri hartuta, ikertzaile-taldeak saioen oharrak eta argazkiak berrikusi zituen, talde-eztabaidak sakontasunez aztertzeko. Ez zen taldeko saioen transkripziorik irakurri ezta software informatikorik erabili. Horren ordez, “gerturatze subjektibo” izeneko estrategia analitiko deduktiboa aplikatu zen (Neuman, 2013): parte-hartzaileen emaitzak (kontzeptu mapak, argazkiak eta iruzkinak) etengabe konparatu, erlazionatu eta alderatu ziren. Lehenik, ikertzaile bakoitzak banaka, Photovoicetalde bakoitzaren kontzeptu mapa (kategoriak, azpi kategoriak eta aukeratutako argazkiak) aztertu zuen, eta talde-eztabaidetan agertu baina emaitzetan jasota ez zeuden ideiak gehitu zituen, beti ere parte-hartzaileen narratibetan oinarrituta. Ondoren, ikertzaileak taldean elkartu eta bakoitzak egindako proposamena aurkeztu zuen, emaitza horiek taldean eztabaidatu eta guztion artean adostutako mapa kontzeptual osatuagoa sortuz. Hala, lau kontzeptu mapa “berri” lortu ziren, bat talde bakoitzeko. Horren ostean, auzo bakoitzeko mapa orokor bat sortu zen, auzo horretako gizon eta emakumeen ikuspegiak bateratuz, beraz, bi mapa kontzeptual osagarri eratu ziren, bat auzo bakoitzeko. Azkenik, bi auzoetako ideiak alderatuta, jarduera fisikoari lotutako faktore nagusiak identifikatu ziren. Prozesu iteratibo honek parte-hartzaileen ikuspegirik esanguratsuenak jasotzeko kontzeptu mapa eta gai orokorrak identifikatzeko baliagarria izan zen.

Analisia sendotzeko eta fidagarritasuna bermatzeko, sortutako kontzeptu mapak eta gai nagusiak Photovoicesaioetan parte-hartu zuten auzotarrekin partekatu ziren (Bugos et al., 2014). Parte-hartzaileek ez zuten aldaketarik proposatu, eta horrek emaitzen onarpena eta balioztatzea adierazi zuen. Gainera, emaitza nagusiak herritar jardunaldi batean aurkeztu ziren, non parte-hartzaileek ideia horien inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten. Horrela,Photovoiceteknikaren parte-hartze aktiboa eta ahalduntzearen printzipioei jarraituz (Wang & Burris, 1997), emaitza sendo eta baliagarriak lortu ziren.

4. Emaitzak

Ikerketa honetan maila sozioekonomiko ertain-baxuko Bilboko bi auzoetako 30 auzotarrek parte hartu zuten, 16 emakume eta 14 gizon guztira. Haien ezaugarri soziodemografikoak 1. Taulan laburbilduta daude: lagina genero eta egoera zibilari dagokionez orekatua egon zen; parte-hartzaile gehienek goi-mailako ikasketak zituzten, enplegudunak edo erretiratuak; eta etxeko bataz besteko diru-sarreretan aniztasun handia egon zen.

Parte-hartzaileak (n=30)
Batez besteko adina 55,0
Emakumeak 16
Gizonak 14
Atzerritarrak 0
Egoera zibila-Ezkongabea-Ezkondua-Dibortziatua-Beste bat 101451
Ikasketa-maila-Ikasketarik gabe-Lehen hezkuntza-Bigarren hezkuntza-Batxilergoa-Unibertsitate-ikasketak-Goi-mailako titulazioa 0544161
Lan egoera-Lanean-Langabea (prestazioarekin)-Langabea (prestaziorik gabe)-Erretiratua-Etxeko andrea 17 10111
Etxeko batez besteko diru-sarrerak hilean< 600€601-1200€1201-1700€1701-2200€> 2200€ 246612

Parte-hartzaileek 179 argazki atera zituzten guztira, eta horietatik 77 adierazgarrienak aukeratu zituzten haien auzoetako jarduera fisikoari lotutako hiri-ingurunea islatzeko. Photovoicetalde bakoitzak kontzeptu-mapa bat osatu zuen taldekako eztabaidetatik abiatuta. Hau da, lau kontzeptu-mapa atera ziren, bi auzo bakoitzeko. Ondoren, auzo bakoitzean ateratako hausnarketa eta ondorioak islatzeko, ikertzaileek bi kontzeptu-mapetan laburbildu zituzten ideia guztiak, parte-hartzaileen kontzeptu-mapetan oinarrituz (1. eta 2. Irudiak).

1 Irudia. Maila sozioekonomiko ertaineko Bilboko auzo bateko jarduera fisikoari lotutako hiri-ingurunea deskribatzen duen kontzeptu-mapa

2 Irudia. Maila sozioekonomiko baxuko Bilboko auzo bateko jarduera fisikoari lotutako hiri-ingurunea deskribatzen duen kontzeptu-mapa

Ondoren, parte-hartzaileen argazkietan, kontzeptu-mapetan eta talde-eztabaidetan oinarrituta, ikertzaileek bi auzoetako biztanleek identifikatutako jarduera fisikoari lotutako hiri-ingurunearen indarguneak eta ahuleziak atera zituzten, 2. Taulan ikusi daitekenez. Alderdi horiek lau gaitan bildu ziren, jarduera fisikoa baldintzatzen duten hiri-ingurunea deskribatzeko faktore nagusiak izanik: 1) Jarduera fisikoa egiteko espazioak; 2) Mugikortasuna eta irisgarritasuna; 3) Segurtasuna; eta 4) Baliabideen kudeaketa.

2 Taula. Maila sozioekonomiko ertain eta baxuko Bilboko auzoetan jarduera fisikoa baldintzatzen duten faktoreak

Gaia Indarguneak Ahulguneak
Jarduera fisikoa egiteko espazioak Pasealeku eta ibilbide berdeak hurbil egotea Berdeguneetara iristeko zailtasunak
Aire zabalean jarduera fisikoa eta kirola egiteko guneak Erabili gabeko eta egokitu gabeko espazioak
Plazen eta parkeen presentzia Plazak eta parkeak egokitzeko beharra (eserlekuak, garbiketa, irisgarritasuna)
Mugikortasuna eta irisgarritasuna Irisgarritasunerako alternatiba mekanikoak egotea (aldapa mekanikoak, igogailuak) Aldapak eta eskailerakAzpiegitura mekaniko eskasakEgokitu gabeko etxebizitzetarako sarbideaZahartua eta mugikortasun murriztua duen biztanleriarentzat zailtasunak
Hiri erdigunetik hurbil egotea Periferian egokitu gabeko eremuak edukitzeaZerbitzu publikoetara iristeko zailtasunak
Oinezkoentzako bideak egiteko aukerakEspaloiak zabaltzeko aukera Espaloi estuakUrbanizatu gabeko espaloi-ertzakTrafikoa oinezkoentzako bideetatik gertu egotea
Autoa erabili gabe mugitzeko aukerak Lotura txarrak eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitu gabeko garraio publikoaBizikletan ibiltzeko azpiegitura eskasa
Segurtasuna Espazioen egokitzapena Gizatasun falta eta bandalismoaEspaloiak eta gune beltzak okupatuta egotea (etxe gabeko pertsonak, alkoholizatuak…)
Oinezkoentzako espazioa eta galtzadaren bereizketa Oinezkoen eta ibilgailuen arteko elkarbizitza zailaEspaloiak oztopatu eta estutzen duten bolardoak
Baliabideen kudeaketa Potentziala duten espazioak egotea eta hauek erabiltzeko aukera Espazio ireki zein pribatuen eta doako jarduera gidatuen eskaeraErakundeen arreta eta komunikazio handiagoaren eskaria
Bizikletak mailegatzeko udal-zerbitzua eta horien ordezkatzeko sistemaren egokitasuna zalantzan Gizarte-interbentzioen beharraEspaloietan gauzak pilatzea eta zikinkeriaEgokitzapen eta mantentze-lanen falta: argiztapena, garbitasuna…

Jarduera fisikoa egiteko espazioak. Berdegune eta pasealeku falta azpimarratu zuten, auzotik irisgarriak izango liratekeen naturatik gertuko espazioak izateko nahia eta beharra islatuz. Halaber, kultura- eta kirol-eskaintza publikoa zein pribatua eskasa zela adierazi zuten, eta horrek jolaserako eta jarduera fisiko egiteko aukerak murrizten zituela.

Mugikortasuna eta irisgarritasuna. Aldapak eta eskailerak direla-eta, oinezkoen joan-etorri zaila nabarmendu zen, eta iradoki zuten azpiegitura mekanikoek desnibelak gainditzen lagunduko zutela. Hala, aldapa mekanikoak eta igogailuak positiboki baloratu zituzten, eta erraztasun gutxiago antzeman zituzten hiriaren erdigunetik urrunen dauden eremuetan, beste eremu batzuekiko lotura murriztuz. Oinezkoen joan-etorriak errazten dituen auzo batean bizitzearen garrantzia partekatu zuten. Gainera, espaloiek zabalak izan behar zutela islatu zuten, oztopo eta beherapen handirik gabe. Oro har, auzoak ibiltzeko egin behar direla aldarrikatu zuten, orografia gorabeherez gain oinezkoen mugikortasuna errazteko diseinatuak.

Segurtasuna. Segurtasunik gabeko egoerak identifikatu ziren, hala nola errepidetik bereizi gabeko oinezkoentzako bideak eta galtzadara jaistera behartzen duten espaloi estuak. Espazio ilunei buruz ere hitz egin zuten, hala nola, igogailuak, tunelak edo abandonatutako lekuak, normalean etxe gabeko pertsonek okupatzen dituztenak. Era berean, alkoholismoa eta gizatasun faltak gatazkak eta bandalismoa sortzen zituztela adierazi zuten, eta horrek leku horiek saihestera eramaten zuela.

Baliabideen kudeaketa. Administrazioarekin eta zerbitzuekin lotutako gaiak antzeman ziren. Bertan behera utzitako espazioak eta jarduera fisikoa sustatzeko potentziala duten proiektuak identifikatu zituzten, eta berregokitzearen, garbiketaren, argiztapenaren eta mantentzearen beharra identifikatu zuten. Halaber, nabarmendu zen auzoa herritarren beharretara egokitu behar dela, batez ere biztanleria zahartuarentzat, hala nola zerbitzuetarako eta garraio publikoaren sarbidea hobetzea.

Gainera, jarduera fisikoari lotutako hiri-ingurunea hobetzeko gomendioak eta ekintzak proposatu zituzten, eta gomendio politikoen txosten batean bildu ziren.

Azkenik, gizarte- eta erakunde-mailako transferentziarako, hainbat jarduera antolatu ziren (3. Irudia). Alde batetik, webgune bat sortu zen, non ikerketaren informazio guztia jaso den, emaitzak eta albisteak komunitateari modu irekian partekatzeaz gain (www.nireosasunauzoan.com). Halaber, proiektuarekin lotutako hainbat jarduera partekatu dira sare sozialen bidez (twitter/X, Instagram, LinkedIn). Gainera, esperientzia parte-hartzailearen bideo laburpen bat argitaratu zen YouTuben. Bestalde, Herritarren Zientzia Jardunaldia egin zen, eta parte-hartzaileak, elkarteak, herritarrak, ikertzaileak eta erakundeetako ordezkariak bildu ziren mahai-inguru batean. Ondoren, bi Argazki Erakusketa antolatu ziren, emaitzak gainerako komunitatearekin partekatzeko, eta Bilboko Udaleko zenbait zinegotziri gomendioen txostena eman zitzaien, emaitzen laburpen argazki-liburu batekin batera. Azkenik, kongresu zientifikoetan ere zabaldu izan dira emaitzak.

  1. Taula. Parte-hartzaileen ezaugarri soziodemografikoak
  2. Irudia. Gizarte- eta erakunde-mailako transferentziarako jardueren laburpena

5. Eztabaida

Partaidetza-Ekintza Ikerketa lan honek herritarrek beren jarduera fisikoari lotutako hiri-ingurunea nola hautematen duten erakusten du. Photovoicemetodoa eraginkorra izan da ohitura osasungarrietan eragiten duten faktoreak identifikatzeko, hala nola aisialdirako eta/edo kirolerako espazio irisgarri eta hornituen presentzia/gabezia, desnibel orografikoak gainditzeko azpiegitura mekanikoak, herritarren segurtasuna, auzoaren mantenua ziurtatzeko beharra eta jarduera fisikoa egiteko ekimenen sustapena. Gainera, parte-hartzaileak ahaldundu ditu tokiko beharretara egokitutako politika herritarrak garatzeko, eta haien ahalmen eraldatzailea erakutsi du. Emaitza hauek bat datoz jarduera fisikoaren sustapenean faktore sozialek, ingurumenekoek, ekonomikoek eta politikoek duten eragina nabarmentzen duten aurretiko ikerketekin (Alidoost et al., 2021; Daumann et al., 2015; Gargiulo et al., 2020; Rawal et al., 2020).

Alde batetik, ikerketa honetan ikusi da jarduera fisikoa egiteko espazio mugatuak izatea oztopo esanguratsua izan daitekeela bizimodu aktibo eta ohitura osasuntsuak izateko. Horrez gain, partaideek nabarmendu dute plaza eta parke batzuk erabili gabe edo egokitze beharretan aurkitzen direla. Orokorrean, kultura- eta kirol-eskaintza publiko eta pribatu urria aipatu da, aisialdi zein jarduera fisikoa egiteko aukerak mugatuz. Guzti honek bat egiten du aurretik egindako hainbat ikerketekin, zeinetan babesten den auzoan bertan espazio publiko irekiak eta baliabideak izateak, jarduera fisikoa ez ezik, ongizate psikologikoa eta auzotarren autonomia sustatzen dituela (Gullón et al., 2019; Radziszewski et al., 2023). Izan ere, jarduera fisikoa komunitatearen laguntzarekin hobetzen den jarduera soziala da, eta ekitaldi kolektiboek norberaren motibazioa handitu dezakete bizimodu aktiboei eusteko (Belon et al., 2016; Salvo et al., 2018). Beraz, Bilboko auzoetan jada aurkitzen diren baliabide eta espazioen erabilera sustatzeko, partaideek proposatu zuten hauek hobetu eta egokitu behar direla, batez ere irisgarritasuna, mantentze-lanak eta komunitatearen partaidetza bultzatuz.

Horri lotuta, lan honetan agerian utzi da jarduera fisikoa egiteko aukerak mugikortasunarekin estu lotuta daudela, batez ere eguneroko bizimodu autonomoak ahalbidetzeko. Partaideek nabarmendu dute lurraren desnibelak irisgarritasunerako oztopo bat direla, eta eskailerak eta aldapak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat bereziki zailak izan daitezkeela, beste ikerketa batzuek ere azpimarratu duten moduan (Campisi et al., 2019). Kasu horietan, aldapa mekanikoak eta igogailuak irtenbide inklusibo gisa baloratu dira, oinezkoen joan-etorria errazten dutelako, eta ideia hori beste autore batzuk ere babesten dute (Montero-Gurich eta Moreno-Tapia, 2022). Oro har, auzoak ibiltzeko moduko espazio bilakatzeko nahia eztabaidatu da, azpiegitura horien bidez zerbitzu publikoetarainoko irisgarritasuna oinez bermatzeko beharra azpimarratuz. Emaitza hauek bat datoz aurrez egindako ikerketekin, zeinetan azpiegitura egokiak eta oinezkoentzako bide seguruak izateak desplazamendu aktiboak eta ongizate orokorra handitzen dituzten erakusten den (Kajosaari eta Laatikainen, 2020; Pedersen et al., 2022). Guzti honekin, parte-hartzaileek espaloien zabaltzea, irisgarritasun fisikoaren hobekuntza eta garraio publikoaren egokitzapena proposatu dituzte. Horrelako neurriek auzoan autoa erabili gabe mugitzeko aukera erraztuko lukete, oinez edo bizikletaz mugitzeko aukera gehiago eta seguruagoak izanez.

Gainera, mugikortasun autonomoa ez ezik, segurtasunarekiko pertzepzioa ere funtsezkoa da auzoa jarduera fisikoa egiteko espazio egokitzat hartzeko. Lan honetan ikusi denez, oinezkoentzako bideak errepidetatik gertu eta ondo bereizita ez egoteak arrisku gisa identifikatu dute parte-hartzaileek, oinezkoen eta ibilgailuen arteko elkarbizitza oztopatuz. Aurretik egindako ikerketek ere adierazi dute trafikoaren antolaketak eta galtzadaren konfigurazioak jarduera fisikoa egiteko mehatxu izan daitezkeela (Alidoost et al., 2021; Salvo et al., 2018; Wells et al., 2018). Horrez gain, espazio ilunak edo gutxi erabilitako lekuak seguruak ez direla sentitzen dute auzotarrek, bereziki etxerik gabeko pertsonak edo alkohol egoeran daudenak bertan daudenean. Hainbat ikerketek erakutsi dute horrelako espazioek bandalismo eta desordena sozialarekin lotura izan dezaketela (Rawal et al., 2020; Redwood et al., 2010), eta mantentze-lan faltak zirkulazioa oztopatu dezake (Radziszewski et al., 2013; Sawyer et al., 2018). Parte-hartzaileek, beraz, argiztapena hobetzea, abandonatutako espazioen erabilera berria sustatzea eta oinezkoentzako azpiegitura seguruagoak egitea proposatu zuten. Hori guztia kontuan hartuz, segurtasun fisiko zein soziala ezinbesteko baldintza dira auzoko espazioen erabilera segurua eta auzokideen arteko konfiantza bermatzeko, eta, hortaz, jarduera fisikoa sustatzeko.

Bestalde, eta aurretik hainbatetan nabarmendu den bezala, auzoko baliabideen kudeaketak pisu handia du jarduera fisikoa sustatzeko orduan. Horren adibide da partaideek espazio publikoen erabilera baldintzatzen duten hainbat faktore identifikatu dituztela, hala nola argiztapen falta, garbitasun edo mantentze-lanen gabezia. Gainera, auzoa auzotarren beharretara egokitzeko premia azpimarratu dute, bereziki adineko pertsonentzat. Horrekin batera, espaloietan pilatzen den zaborrak, instituzioekiko komunikazio-faltak eta talde-jardueren eskaintza eskasa nabarmendu dituzte. Horrek guztiak erakundeen inplikazio eta interbentzio handiagoa eskatzen du. Ingurune atseginagoak sortzeko, literaturak hiri-espazioa birmoldatzea eta jarduera soziokulturalak eta hezkuntza-jarduerak sustatzea babesten du (Kramer et al., 2017; Zhang et al., 2022). Era berean, testuinguru sozioekonomikoak ere jarduera fisikoan parte hartzea baldintzatzen du, batez ere lan-ordutegi luzeei eta kirol-jardueren pribatizazioari lotuta, aurreko ikerketek erakutsi duten moduan (Gullón et al., 2019; Rawal et al., 2020). Beraz, tokiko agintariek ingurune osasungarriak bultzatu beharko lituzkete hiri-plangintzaren bidez, azpiegituretan inbertituz eta hauek mantenduz, eta gizarte-talde guztientzako jarduera fisikoari lotutako programa komunitarioak diseinatuz (Giles-Corti et al., 2016; Gullón et al., 2019; Redwood et al., 2010). Horregatik, baliabideen banaketa bidezkoa eta biztanleriaren beharretara egokitua bermatzea ezinbestekoa da, bizi-ingurune osasungarriagoak lortzeko.

Azterketa honek zenbait muga ditu, baina indargune nabarmenak ere. Lehenik eta behin, laginaren tamaina ohiko ikerketa kuantitatiboetarako txikia bada ere, egokia da Photovoicemetodorako, eta ikerketa gaiaren inguruan parte-hartze sakona ahalbidetu du. Bigarrenik, baliteke lagina ez izatea aztertutako auzoetako biztanleen errealitatearen erabat adierazgarria, eta horrek mugatu egin lezake emaitzen orokortzea. Aniztasuna bilatzen saiatu bagara ere, laginaren konposaketa zenbait faktorek baldintzatu zuten, hala nola denbora eskuragarritasuna, pandemia egoerak eta talde zaurgarri eta etorkinei heltzeko gaitasun mugatua. Hirugarrenik, emaitzak pertzepzio pertsonaletan eta talde-eztabaidetan oinarritzen dira, eta horrek pertsona aktiboagoen edo eraginkorragoen iritzien aldeko joerak sor ditzake. Horri aurre egiteko, ikertzaileek parte-hartze orekatua bultzatu zuten. Ondorioz, beharrezkoa da hiri-ingurunea eta hark jarduera fisikoarekin duen harremana ikertzen jarraitzea teknika parte-hartzaileen bidez.

Hala ere, komunitatearen parte-hartzea sustatzen duten ikerketa kualitatiboek hiri-ingurunearen ikuspegia herritarren begiradatik jasotzea ahalbidetzen dute. Photovoicemetodoari esker, Bilboko bi auzotako biztanleek arazoak eta beharrak identifikatu dituzte. Era berean, haien iritziak eragile sozial eta politikoengana helarazi direnez, auzotarrak ahaldundu dira. Ikerketa honek erakutsi du komunitatean eragin eraginkorra lortzeko funtsezkoa dela biztanleen lehentasunak eta beharrak kontuan hartzea. Hori horrela, parte-hartzaileek egindako iradokizunek gomendio politikoen txostena egiteko balio izan dute, tokiko beharrak jasoz. Proiektu honek zubi-lana egin du herritarren eta instituzioen artean, izan ere, komunitatearekin batera egindako transferentzia-jarduerek erakusten dute prozesuak eragin politikorako bideak ireki dituela, hala nola gomendioen txostena Udalari helaraztea eta emaitzak jendaurrean zabaltzea. Etorkizunean, jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko garatzen diren udal-planek aukera emango dute egindako gomendioen eragina baloratzeko (San-Juan-Escudero et al., 2025). Azken batean, ikerketa parte-hartzaileen eta gobernantza publikoaren arteko aliantzek politika bidezkoagoak eta eraginkorragoak garatzeko oinarriak ezar ditzakete. Hiri-osasunaren arloan, horrelako ikerketak funtsezkoak dira herritarren zientzia bultzatzeko eta auzo osasungarriak sustatzeko.

6. Ondorioak

Partaidetza-Ekintza Ikerketa azterlan honek erakutsi du estrategia integratzailea eta eraginkorra dela komunitateak bere inguruneari eta osasunean duen eraginari buruzko kontzientzia kritikoa sustatzeko. Photovoice metodoari esker, jarduera fisikoari lotutako indarguneak eta ahuleziak identifikatu dira, herritarren iritzian oinarritutako politika publikoen txosten bat sortu da, eta emaitzek gizarte- eta erakunde-mailan transferentzia izan dute. Aurkikuntza hauek baliagarriak izan daitezke hiri-plangintzaren arloan bizimodu osasungarriak sustatzeko eta herritarren ongizatea hobetzeko.

Auzotarrek proposatutako gomendioen artean, honakoak nabarmendu dira: jarduera fisikoa egiteko espazio publiko eta seguruak sortzea, oinez zein bizikletan mugikortasuna ahalbidetzen duten azpiegiturak hobetzea, auzoetan irisgarritasuna eta mantentze-lanak bermatzea, eta erabaki politikoetan auzotarren parte-hartzea sustatzea. Proposamen horiek testuinguru honetan aurkitutako beharretara egokituta daude, eta erakundeek horietaz balia daitezke neurri bideragarri eta aplikagarriak martxan jartzeko. Politika-prozesuak luzeak direnez, hurrengo urteetan baloratuko da hiri- eta osasun- planetan gomendio horiek islatzen diren, eta horren arabera, auzotarrek aldaketa horiek nola bizi dituzten aztertu behar izango da. Horrela, parte-hartze prozesu honen benetako inpaktua ebaluatu ahal izango da: osasun publikoaren hobekuntzan eta jarduera fisikoaren sustapenean eragina izan duen jakiteko.

Erreferentziak

Alidoost, S., Maleki, M. eta Pourasghari, H. (2021). Identifying drivers and factors affecting behavioral risk factors of noncommunicable diseases: A scoping review. Journal of Education and Health Promotion, 10(1), 398. https://doi.org/10.4103/jehp.jehp_1379_20

Belon, A. P., Nieuwendyk, L. M., Vallianatos, H., eta Nykiforuk, C. I. J. (2016). Community lenses revealing the role of sociocultural environment on physical activity. American Journal of Health Promotion, 30(3), e92-e100. https://doi.org/10.4278/ajhp.140428-QUAL-169

Bugos, E., Frasso, R., FitzGerald, E., True, G., Adachi-Mejia, A. M., eta Cannuscio, C. (2014). Practical guidance and ethical considerations for studies using photo- elicitation interviews. Preventing Chronic Disease, 11, 1–9. https://doi.org/10.5888/ pcd11.140216

Campisi, T., Canale, A., eta Tesoriere, G. (2019). The development of walkability in the historic centre of Enna: the case of the Saint Tommaso neighbourhood. European Transport, 73(4), 1-12. ISSN: 1825-3997

Catalani C. eta Minkler, M. (2010). Photovoice: A Review of the Literature in Health and Public Health. Health Education & Behavior, 37(3), 424-451. https://doi.org/10.1177/1090198109342084

Chandrabose, M., den Braver, N. R., Owen, N., Sugiyama, T., eta Hadgraft, N. (2022). Built Environments and Cardiovascular Health. Journal of Cardiopulmonary Rehabilitation and Prevention, 42(6), 416-422. https://doi.org/10.1097/HCR.0000000000000752

Chinn, D., eta Balota, B. (2023). A systematic review of photovoice research methods with people with intellectual disabilities. Journal of Applied Research in Intellectual Disabilities, 36(4), 725–738. https://doi.org/10.1111/jar.13106

Corbin, J., eta Strauss, A. (2008). Basics of qualitative research: Techniques and procedures for developing grounded theory (3rd ed.). SAGE Publications. https://doi.org/10.4135/9781452230153

Cristiano, S. eta Zilio, S. (2021). Whose Health in Whose City? A Systems Thinking Approach to Support and Evaluate Plans, Policies, and Strategies for Lasting Urban Health. Sustainability, 13(21), 12225. https://doi.org/10.3390/su132112225

Daumann, F., Heinze, R., Römmelt, B., eta Wunderlich, A. (2015). An Active City Approach for Urban Development. Journal of Urban Health, 92(2), 217-229. https://doi.org/10.1007/s11524-014-9929-9

Delpino-Chamy, M. eta Perez-Albert, Y. (2022). Assessment of Citizens' Perception of the Built Environment throughout Digital Platforms: A Scoping Review. Urban Science, 6(3), 46. https://doi.org/10.3390/urbansci6030046

Díez, J., Conde, P., Sandin, M., Urtasun, M., Lopez, R., Carrero, J. L., Gittelsohn, J., eta Franco, M. (2017). Understanding the local food environment: A participatory photovoice project in a low-income area in Madrid, Spain. Health & Place, 43, 95-103. https://doi.org/10.1016/j.healthplace.2016.11.012

Erfani, G. (2021). Visualising urban redevelopment: Photovoice as a narrative research method for investigating redevelopment processes and outcomes. Geoforum, 126, 80-90. https://doi.org/10.1016/j.geoforum.2021.07.021

Espainiako Estatistika Institutua. (2014). Uso del suelo (%): Zonas verdes urbanas, instalaciones deportivas y de ocio. Espainiako Estatistika Institututik berreskuratua.

Espainiako Estatistika Institutua. (2020): Encuesta Europea de Salud en España 2020. Osasun Ministeriotik berreskuratuta.

Europar Batasuna. (2022): Special Eurobarometer 525 – Sport and Physical Activity, Kantar, Brusela. https://doi.org/10.2766/356346

Euskal Estatistika Erakundea. (2022). Produktuakgaika. https://eu.eustat.eus/estadisticas/opt_0/id_All/temas.html#All

Eusko Jaurlaritza, Osasun Saila (2021). Euskadikogabeziasozioekonomikoarenindizea. https://www.euskadi.eus/euskadiko-gabezia-sozioekonomikoaren-indizea/web01-a2osagin/eu/

Evans-Agnew, R. A. eta Rosemberg, M. A. S. (2016). Questioning Photovoice Research: Whose Voice? Qualitative Health Research, 26(8), 1019-30. https://doi.org/10.1177/1049732315624223

Fathi, S., Sajadzadeh, H., Sheshkal, F. M., Aram, F., Pinter, G., Felde, I., eta Mosavi, A. (2020). The Role of Urban Morphology Design on Enhancing Physical Activity and Public Health. International Journal of Environmental Research and Public Health, 17(7), 2359. https://doi.org/10.3390/ijerph17072359

Foster-Fishman, P., Nowell, B., Deacon, Z., Nievar, M. A., eta McCann, P. (2005). Using methods that matter: The impact of reflection, dialogue, and voice. American Journal of Community Psychology, 36(3-4), 275-291. https://doi.org/10.1007/s10464-005-8626-y

Gagnon-Dufresne, M. C., Sarmiento, I., Fortin, G., Anderson, N., eta Zinszer, K. (2023). Why urban communities from low-income and middle-income countries participate in public and global health research: protocol for a scoping review. BMJ Open, 13(6), e069340. https://doi.org/10.1136/bmjopen-2022-069340

Galarraga, P., Vives, M., Cabrera-Manzano, D., Urda, L., Brito, M. eta Gea-Caballero, V. (2018). La incorporación de la salud comunitaria en la planificación y la transformación del entorno urbano. Informe SEPAS 2018. Gaceta Sanitaria, 32(S1), 74-81. https://doi.org/10.1016/j.gaceta.2018.08.001

García de la Torre, F. J. eta García de la Torre, B. I. (2014a). 2. Barrutia. Uribarri. Bilbaopedia-tik berreskuratua. https://www.bilbaopedia.info/uribarri

García de la Torre, F. J. eta García de la Torre, B. I. (2014b). 5. Barrutia. Ibaiondo. Bilbaopedia-tik berreskuratua. https://www.bilbaopedia.info/ibaiondo-casco-viejo

Gargiulo, I., Benages-Albert, M., Garcia, X., eta Vall-Casas, P. (2020). Perception assessment of environmental factors related to leisure-time physical activity in an urban stream corridor. Leisure Studies, 39(5), 688-705. https://doi.org/10.1080/02614367.2020.1743742

Giles-Corti, B., Vernez-Moudon, A., Reis, R., Turrel, G., Dannenberg, A. L., Badland, G., Foster, S., Lowe, M., Sallis, J. F., Stevenson, M., eta Owen, N. (2016). City planning and population health: a global challenge. The Lancet, 388(10062), 2912-2924. https://doi.org/10.1016/S0140-6736(16)30066-6

Gullón, P., Díez, J., Conde, P., Ramos, C., Márquez, V., Badland, H., Escobar, F., eta Franco, M. (2019). Using Photovoice to Examine Physical Activity in the Urban Context and Generate Policy Recommendations: The Heart Healthy Hoods Study. International Journal of Environmental Research and Public Health, 16(5), 749. https://doi.org/10.3390/ijerph16050749

Haque, N. eta Eng, B. (2011). Tackling inequity through a Photovoice project on the social determinants of health Translating Photovoice evidence to community action. Global HealthPromotion, 18(1), 16-19. https://doi.org/10.1177/1757975910393165

INTEF, Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado. (2021). Cómo hacer un Fotovoz, Ministerio de Educación y Formación Profesional, Madrid.

Israel, B. A., Schulz, A. J., Coombe, C. M., Parker, E. A., Reyes, A. G., Rowe, Z., eta Lichtenstein, R. L. (2019). Community-Based Participatory Research: An Approach to Research in the Urban Context. S. Galea, C. K. Ettman, eta D. Vlahov (editoreak), Urban Health liburuan (272), Oxford Academic. https://doi.org/10.1093/oso/9780190915858.001.0001

Jacobs, J. (1961). The Death and Life of Great American Cities. Random House.

Kajosaari, A. eta Laatikainen, T. E. (2020). Adults’ leisure-time physical activity and the neighborhood built environment: a contextual perspective. International Journal of Health Geographics, 19, 35. https://doi.org/10.1186/s12942-020-00227-z

Khan, M., Abimbola, S., Aloudat, T., Capobianco, E., Hawkes, S., eta Rahman-Shepherd, A. (2021). Decolonising global health in 2021: a roadmap to move from rhetoric to reform. BMJ Global Health, 6(3), e005604. https://doi.org/10.1136/bmjgh-2021-005604

Kramer, D., Lakerveld, J., Stronks, K., eta Kunts, A. E. (2017). Uncovering How Urban Regeneration Programs May Stimulate Leisure-time Walking Among Adults in Deprived Areas: A Realist Review. International Journal of Health Services, 47(4), 703-724. https://doi.org/10.1177/0020731417722087

Kwon, M., Pickett, A. C., Lee, Y., eta Lee, S. (2019). Neighborhood Physical Environments, Recreational Wellbeing, and Psychological Health. Applied Research in Quality of Life, 14(1), 253-271. https://doi.org/10.1007/s11482-018-9591-6

Laddu, D., Paluch, A. E., eta LaMonte, M. J. (2021). The role of the built environment in promoting movement and physical activity across the lifespan: Implications for public health. Progress in Cardiovascular Diseases, 64, 33-40. https://doi.org/10.1016/j.pcad.2020.12.009

Lewin, K. (1946). Action Research and Minority Problems. Journal of Social Issues, 2(4), 34-46. https://doi.org/10.1111/j.1540-4560.1946.tb02295.x

McLeroy, K. R., Bibeau, D., Steckler, A., eta Glanz, A. (1988) An ecological perspective on health promotion programs. Health Education Quarterly, 15(4), 351–377. https://doi.org/10.1177/10901981880150040

Maes, J., Zulian, G., Guenther, S., Thijssen, M., eta Raynal, J. (2019). Enhancing resilience of urban ecosystems through green infrastructure (EnRoute), Publications Office of the European Union, Luxembourg.

Makri, C. eta Neely, A. (2021). Grounded Theory: A Guide for Exploratory Studies in Management Research. International Journal of Qualitative Methods, 20. https://doi.org/10.1177/16094069211013654

Montero-Gurich, C. eta Moreno-Tapia, C. (2022). El impacto de las infraestructuras de movilidad vertical en la calidad de vida de las personas mayores: Pamplona como estudio de caso. Ciudad y Territorio. Estudios Territoriales, 53(209), 701-720. https://doi.org/10.37230/CyTET.2021.209.06

Moreno-Lamas, A., García-Mayor, J., eta De la Cruz-Sanchez, E. (2021). Urban-rural differences in trajectories of physical activity in Europe from 2002 to 2017. Health & Place, 69, 102570. https://doi.org/10.1016/j.healthplace.2021.102570

Munduko Osasun Erakundea. (2022). Jarduerafisikoa. https://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/physical-activity

Neuman, W. L. (2013). Social Research Methods: qualitative and quantitative approaches, Pearson, UK.

Nykiforuk, C. I. J., Vallianatos, H., eta Nieuwendyk, L. M. (2011). Photovoice as a Method for Revealing Community Perceptions of the Built and Social Environment. International Journal of Qualitative Methods, 10(2), 103-124. https://doi.org/10.1177/160940691101000201

Page-Reeves, J. (2019). Community-Based Participatory Research for Health. Health Promotion Practice, 20(1), 15-17. https://doi.org/10.1177/1524839918809007

Patton, M. Q. (2014). Qualitative research & evaluation methods (4th edition), SAGE Publishing.

Pedersen, M. L. R., Bredahl, T. V. G., Elmose-Osterlund, K., eta Hansen, A. F. (2022). Motives and barriers related to physical activity within different types of built environments: implications for health promotion. International Journal of Environmental Research and Public Health, 19(15), 900. https://doi.org/10.3390/ijerph19159000

Petteway, R. J. (2019). Intergenerational photovoice perspectives of place and health in public housing: Participatory coding, theming, and mapping in/of the "structure struggle”. Health & Place, 60, 102229. https://doi.org/10.1016/j.healthplace.2019.102229

Pineo, H., Glonti, K., Rutter, H., Zimmermann, N., Wilkinson, P., eta Davies, M. (2018). Urban Health Indicator Tools of the Physical Environment: a Systematic Review. Journal of Urban Health, 95(5), 613-646. https://doi.org/10.1007/s11524-018-0228-8

Pratt, M., Perez, L. G., Goenka, S., Brownson, R. C., Bauman, A., Sarmiento, O. L., eta Hallal, P. C. (2015). Can population levels of physical activity be increased? Global evidence and experience. Progress in Cardiovascular Diseases, 57(4), 356-367. https://doi.org/10.1016/j.pcad.2014.09.002

Pykett, J., Chrisinger, B., Kyriakou, K., Osborne, T., Resch, B., Stathi, A., Toth, E., eta Whittaker, A. C. (2020). Developing a Citizen Social Science approach to understand urban stress and promote wellbeing in urban communities. Palgrave Communications, 6(1), 85. https://doi.org/10.1057/s41599-020-0460-1

Radziszewski, S., Houle, J., Torres, J., Leloup, X., eta Coulombe, S. (2023). "How does your residential environment positively or negatively influence your well-being?": A multicase photovoice study with public housing tenants. American Journal of Community Psychology, 71(3-4), 287-302. https://doi.org/10.1002/ajcp.12634

Rawal, L. B., Smith, B. J., Quach, H., eta Renzaho, A. M. N. (2020). Physical Activity among Adults with Low Socioeconomic Status Living in Industrialized Countries: A Meta-Ethnographic Approach to Understanding Socioecological Complexities. Journal of Environmental and Public Health, 2020, 13. https://doi.org/10.1155/2020/4283027

Redwood, Y., Schulz, A. J., Israel, B. A., Yoshihama, M., Wang, C., eta Kreuter, M. (2010). Social, Economic, and Political Processes That Create Built Environment Inequities Perspectives From Urban African Americans in Atlanta. Family & Community Health, 33(1), 53-67. https://doi.org/10.1097/FCH.0b013e3181c4e2d4

Ross, A. eta Searle, M. (2019). A Conceptual Model of Leisure Time Physical Activity, Neighborhood Environment, and Sense of Community. Environment and Behavior, 51(6), 749-781. https://doi.org/10.1177/0013916517751582

Salvo, G., Lashewicz, B. M., Doyle-Baker, P. K., eta McCormack, G. R. (2018). Neighbourhood Built Environment Influences on Physical Activity among Adults: A Systematized Review of Qualitative Evidence. International Journal of Environmental Research and Public Health, 15(5), 897. https://doi.org/10.3390/ijerph15050897

San-Juan-Escudero, A., Jauregi, A., Caballero-Sánchez, S., & Gravina, L. (2025). Auzo osasungarriak lortzen: Herritarren beharrizanetan oinarritutako gomendioak eta politika publikoen ebaluazioa. Ikergazte VI: OsasunZientziak, 4, 89–96. https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.10

Sawyer, A., Ucci, M., Jones, R., Smith, L., eta Fisher, A. (2018). Supportive environments for physical activity in deprived communities in the United Kingdom: A qualitative study using photo elicitation. Social Science & Medicine, 197, 49-58. https://doi.org/10.1016/j.socscimed.2017.11.048

Van Holle, V., Deforche, B., Van Cauwenberg, J., Goubert, L., Maes, L., Van de Weghe, N., eta De Bourdeaudhuij, I. (2012). Relationship between the physical environment and different domains of physical activity in European adults: a systematic review. BMC PublicHealth, 12, 807. https://doi.org/10.1186/1471-2458-12-807

Villaseñor-Farías, M. eta Valadez-Figueroa, I. (2011). Metodología cualitativa y participativa en salud pública. G. Malagón-Londoño eta A. Moncayo Medina (editoreak), La Salud Pública. Perspectivas liburuan. Editorial Médica Panamericana.

Wang, C. eta Burris, M. A. (1997). Photovoice: concept, methodology, and use for participatory needs assessment. Health Education & Behavior, 24(3), 369-387. https://doi.org/10.1177/109019819702400309

Wang, C. eta Burris, M. A. (1999). Photovoice: a participatory action research strategy applied to women’s health. Journal of Women’s Health, 8(2), 185-92. https://doi.org/10.1089/jwh.1999.8.185

Wells, E. E., Feng, Y., Carrera, M., Smith, E., Goodman, R., Whiteley, J. A., eta Quintiliani, L. M. (2019). Identifying Barriers and Facilitators to Nutrition and Physical Activity among Public Housing Residents Using Photovoice. Progress in Community Health Partnerships, 13(1), 59-71. https://doi.org/10.1353/cpr.2019.0009

Whitehead, M., eta Dahlgren, G. (2006). Concepts and principles for tackling social inequities in health: Levelling up (Part 1). Studies on social and economic determinants of population health, No. 2. World Health Organization.

Wuerzer, T. (2014). Urban Health. A.C. Michalos (editorea), Encyclopedia of Quality of Life and Well-Being Research liburuan (6825-6837). SpringerReference.

Zhang, Y. F., Koene, M., Reijneveld, S. A., Tuinstra, J., Broekhuis, M., van der Spek, S., eta Wagenaar, C. (2022). The impact of interventions in the built environment on physical activity levels: a systematic umbrella review. International Journal of Behavioral Nutrition and Physical Activity, 19(1), 156. https://doi.org/10.1186/s12966-022-01399-6

Abstract 15 |

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hiri-osasuna, Hiri-ingurunea, Jarduera Fisikoa, Osasuna, Partaidetza-Ekintza Ikerketa, Photovoice

Atala
Original Research Articles