Sobre la responsabilidad social interna de las empresas: el caso de las políticas de igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-02-2012
Marisa Méndez-Vigo

Laburpena

Artikulu honek hausnarketara gonbidatzen gaitu; emakumeei zuzendutako aukera-berdintasuneko politikak enpresak gizarteko balio etikoetara egokitzearen elementu gisa har daitezke, eta horiek enpresako erantzukizun sozialean islatzen dira. Aukera-berdintasunaren politikaren jatorria eta Espainian izan duen bilakaera deskribatzen dira, eta arrazoi desberdinak direla eta —arrazoi politikoak, demografikoak, sozialak ea ekonomikoak— gertatzen ari diren aldaketak azaltzen dira. Sozialdemokrazioaren aroan giza baliabideen kudeaketa hobetzea eta emakumeen aldeko ekintza positiboak gauzatzea politika horietako funtsezko elementu baziren, azken urte hauetan bereizkeria ezabatzeko baliabide horiek indarra galdu dute, eta horien ordez gizonei nahiz emakumeei zuzendutako kontziliazio-programak eta familiari laguntzera xedatutako programan nagusitu dira. Hala ere, enpresen erantzunak, eremu batean nahiz bestean, urriak dira eta izan dira, eta, orokorrean, jokabide-kodeak, erantzukizun sozialeko dokumentuak edo jokabide etikoagoaren aldeko enpresa-batzordeak ugaldu badira ere, oraindik ez dira kontuan hartzen ez emakumeenganako bereizkeria, oraindik nabarmena dena, eta ezta emakume langile gehienek pairatzen dituzten laneko bizitza eta familiako bizitza bateratzeko zailtasunak ere. Gaur arte, azaldu nahi den modura, enpresek horri dagokionez bete duten funtzioa marjinala eta testigantzazkoa besterik ez da izan.

Nola aipatu

Méndez-Vigo, M. (2012). Sobre la responsabilidad social interna de las empresas: el caso de las políticas de igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (9). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5253
Abstract 324 | PDF (Español (España)) Downloads 250

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak