Lo que debe ser y es una banca ética

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-10-2011
Cristina de la Cruz Pedro M. Sasia Juan Garibi

Laburpena

Artikulu honen helburua gizarte-erantzukizunaren dimentsio etikoa sakontzea da. Lehenengo eta behin, «erantzukizuna» kontzeptuaren ezaugarriei buruzko hurbilketa teorikoa egin behar da da, horren esanahia zehaztu eta finantza-erakundeetan duen aplikagarritasun zehatza aztertzeko. Bigarrenez, FIARE proiektua aurkeztu da, batik bat, izan behar denaren oinarri gisa, eta, ondorenez, banku arduraduna dela baieztatu da. Horretarako, gizarte-erantzukizunaren izaera etikoa indartu da, horri buruz egin den irakurketa ekonomizista ahulduz. Egia esan, ezaguna dugu ekonomia-logikak termino horren inguruan egin duen kolonizazioa. Izan ere, kolonizazio hori bizitzaren egitura guztien merkaturatzearen ondoriozkoa da. Hala ere, ez da zaila estimazio hori bermatzen duten nabaritasunak ekartzea. Hain zuzen ere, zaila dena hortik kanpo geratzen den gizarte- eta politika-bizitzaren esfera aurkitzea da. Horren hegemonia handia izateaz gain, errotuta dago, eta, horrenbestez, beste abiapuntu bat hartuta gizarte-erantzukizunari buruzko toki ezagunen hurbilketa kritikoa jorratzeko zailtasunak sortzen dira, ikuspegi ezberdina eskainiz. Oro har, proposatutako ikuspuntu alternatiboa etikaren esparruan kokatzen bada, orduan arazo baten aurrean aurkituko gara.

Nola aipatu

de la Cruz, C., Sasia, P. M., & Garibi, J. (2011). Lo que debe ser y es una banca ética. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (14). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3448
Abstract 350 | PDF (Español) Downloads 271

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak