Las posiciones y las estrategias de las organizaciones sindicales y las organizaciones sociales en España ante la responsabilidad social de las empresas transnacionales

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-02-2012
María del Mar Maira Vidal

Laburpena

Artikulu honetan espainiar, europar eta nazioarteko antolakuntza sindikalen posizioak eta estrategiak aztertuko ditugu, baita organizazio sozial globalak eta Enpresaren Gizarte Erantzukizun (EGE) arloan sare globalak eratzen dituzten organizazio sozialak ere. Orobat, eragile horien arteko gatazka- eta lankidetza-harremanak aztertuko ditugu. Batetik, organizazio sindikalek salatu dute enpresak arlo hau erabiltzen ari direla beren jarduerei dagozkien nazioarteko araudiak saihesteko, globalizazio ekonomiko liberala oinarritzat duen proiektuaren zati den estrategia gisa. Zentzu horretan, organizazio horiek estrategia hori indargabetzeko helburua markatu dute, mugimendu sindikal global bat eta lan-merkatu globalaren arautze minimo bat bultzatuz, negoziazio kolektibo transnazionalaren bitartez. Bestetik, organizazio sozial globalek eta sare globalen zati diren organizazioek defendatzen dute ezinbestekoa dela enpresa transnazionalek nahitaez bete dezaten giza-, lan- eta ingurumen-arloei dagokion nazioarteko legeria. Ildo horretan, organizazio horiek planteatzen dute komeni dela NBEren barruan nazioarteko erakunde arautzaile, fiskalizatzaile eta zigortzaile bat sortzea, maila globalean eskubide horiek betetzen direla zaintzeko. Gainera, funtsezkoa da azpimarratzea organizazio sindikalen eta organizazio sozialen arteko harremanak, oro har, ez direla existitu ere egiten, edo, zenbaitetan, gatazkatsuak direla, kontuan hartuz lehenek bigarrenak deslegitimizatzen dituztela solaskide baliozko gisa eremu honetan, eta, oso bereziki, lan-arloan, ordezkaritzarik ez dutelako. Hala ere, organizazio sozialek rol funtsezkoa dute EGEren arloan, eta indar betean sartu dira azken urteetan arlo sozial, politiko eta laboralean; horrek, lan-harremanetan nagusi den hiru alderdiko eskema aldatzen ari dela adieraz lezake.

Nola aipatu

Maira Vidal, M. del M. (2012). Las posiciones y las estrategias de las organizaciones sindicales y las organizaciones sociales en España ante la responsabilidad social de las empresas transnacionales. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (24). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.4697
Abstract 873 | PDF (Español) Downloads 201

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Atal Irekia