Contenidos e instrumentos de las políticas de inclusión social e inclusión activa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 07-07-2014
Ana Arriba González de Durana

Laburpena

xxi. mendearen hasieratik europar gizarte politikan «inklusio» terminoaren erabilera orokortu da. Era ugarian erabili den arren, erreferente teoriko argi edo adostasunak ekartzen dituen definiziorik ez duen kontzeptu anbibalentea da. Artikulu honek, anbibalentzia hori desegiteko estrategia gisa, proposatzen duena termino horren baitan baturik dauden politiken eta programen edukiak aztertzea da. Gizarte inklusiorako politiken —programak, baliabideak, neurriak— ikasketaren bidez eta, bereziki, inklusio aktiboarenen bidez gauzaturik dagoen eremuetan bere esanahia zein den eta europar Estatuetan nola interpretatzen den ezagutzea nahi da. Hurbilketa horren emaitzek agerian jartzen dute gizarte inklusio aktiboa modu ezberdinetan gauzatu dela tradizio politiko ezberdinekin zerikusia duten politiken eta gobernuen kolore politikoen bidez. Hala ere, baliabide eta programen mapa anitzean posible da aktibaziorako joera erkidea eta koherentea identifikatzea, zeinaren arabera laneratzeak sektore kalteberengana zuzenduriko gizarte politikei zentzua ematen zaien. Praktikan, pobreziaren aurkako borrokaren politiken aktibazioak gizarte inklusiorako eta inklusio aktiborako politiken planteamenduen xede teoriko handinahikoak alde batera gelditzen dira. Eta egungo atzeraldi ekonomiko eta enplegu eskasiaren testuinguruan, egin beharreko galdera inklusiorako joerak ez ote dakarren babes gabezia handiko etxeen babes eza eta diziplinazioa.

Nola aipatu

Arriba González de Durana, A. (2014). Contenidos e instrumentos de las políticas de inclusión social e inclusión activa. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (29). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.12029
Abstract 1532 | PDF (Español) Downloads 289

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak