La inserción sociolaboral de un colectivo excluido: personas drogodependientes en prisión

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 30-03-2011
Rubén Díez García

Laburpena

Artikulu honek, hain zuzen, gizartean baztertua izateko arrisku larrian dagoen talde bat gizartean eta lan-munduan txertatzeko prozesuak aztertzen ditu; alegia, espetxean egonaldia egin ondoren lan-munduan eta gizartean txertatzeko asmoa duten pertsona drograzaleak gizarteratzeko prozesuak. Horretarako, talde horretako kideei galdetegia egin zaie estatu osoan, euren gizarte- eta lanbide-profila ezagutze aldera, eta baita gizartean eta lan-munduan txertatzeko programetako jardueretan duten parte-hartzearen berri jasotzeko ere. Erabilitako estatistika-analisirako teknika nagusiak, bestalde, batez bestekoak alderatzea, bariantza-analisia, arrisku-taula, korrelazioa, konglomeratuen analisia eta faktore-analisia izan dira. Eta horiez guztiez gainera, teknika kualitatiboak barneratzen dituen triangelaketa metodologikoaren prozesua ere erabili da. Datu kualitatiboak eskuratzeko, hain zuzen, talde hori lan-munduan txertatzen laguntzeko ekintzak gauzatzen dituzten Programetako arduradunei eta teknikariei hamar elkarrizketa sakon egin, grabatu eta aztertu dira.

Nola aipatu

Díez García, R. (2011). La inserción sociolaboral de un colectivo excluido: personas drogodependientes en prisión. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (22). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.1392
Abstract 1396 | PDF (Español) Downloads 919

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak