Sociología de las profesiones: una teoría de la complejidad

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 13-09-2011
Eguzki Urteaga

Laburpena

Lanbideen soziologia krisian dago, lanbideen errealitatea eta beronen irudikapen intelektuala geroz eta nabarmenkiago bereizten dituen amildegiaren ondorio gisa. Orain arte taxutu diren teoriak, kontzeptuak eta metodoak lanbideen konplexutasuna berenganatzeko geroz eta desegokiagoak dira. Desfase horrek, kari sozial eta zientifikoak baititu, geroz eta partzialagoa den (eta profesionala edo lanbidea, batasuna edo aniztasuna, aldaketa edo iraunkortasuna lehenesten duen) teoriaren eta sinplifikazio horiek inondik inora ere onartzen ez dituen errealitate enpirikoaren arteko alde nabarmena –geroz eta nabarmenagoa den aldea– islatzen du. Horren­bes­tez, ondoko tesi hau aurrera dezakegu: gaur egungo paradigmen partzialtasunaren aurrean, teoriak eta metodologiak elkarrekin ezkontzen saiatuko den lanbideen soziologia sortu behar da, bata bestetik deduzitzeke eta bata bestera mugatzeke. Horrek esan nahi du, alde batetik, korronte bakoitzak hipotesi, nozio eta tresna egokiak eskaintzen dituela, eta bestetik, paradigmek beren arteko loturak ahalbidetzen dituzten gai komun asko partekatzen dituztela.

Nola aipatu

Urteaga, E. (2011). Sociología de las profesiones: una teoría de la complejidad. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (18). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.2812
Abstract 4807 | PDF (Español) Downloads 11846

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Atal Irekia