Dos desafíos para la Sanidad pública: el mantenimiento de los recursos humanos y la delimitación de la jornada de trabajo

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-10-2011
Noemí Serrano Argüello

Laburpena

Azken urteetan —eta batez ere 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Estatutu Markoari buruzkoa agertu zenetik— osasun publikoarentzat lan egiten duten pertsonen xedapen arautzaileak eguneratzearekin batera, giza eta osasun baliabide nahikoa ez daudela ikusi da eta osasun zerbitzuen beharrek nolabaiteko aldaketa jasan dutela. Osasun zerbitzu autonomikoek egindako analisi zehatz batek aldaketa horiekin zerikusia duten lege-aurreikuspenen hutsunea detektatu du eta aldaketa horiek osasun publikoaren antolaketa eredua eraldatzen dute.

Artikulu honek osasun eskariarekiko langileen egokitasun eza dela eta sortzen diren hainbat arazo aztertzen ditu; Espainiako osasun publikoak aurrean dauzkan arazoak, hain zuzen. Osasun langileen beharra hainbat faktorek sortzen dute: giza baliabideen galerak, zenbait espezialitatetan espezialista nahikoa ez izateak eta ezinbestekoa den ordezko langilerik izan gabe erretiroa hartzen duten langileen etengabeko igoerak, hala nola globalizazioaren ondorioz eta profesionalen migrazioak direla eta. Egoera horren ondorioa lanaldiaren banaketan islatzen da. Dudarik gabe, langileen urritasunak ondorio zuzena du lan denbora antolatzerako garaian. Osasun Sistema Nazionalaren interesak eta osasun publikoan lan egiten dutenen interesak (osasun langileenak) bateratu nahi dituen lege araudia ezartzerako garaian oztopoak daude, batez ere lanaldiak eta atsedenaldiak nola egokituko diren pentsatzerakoan.

Nola aipatu

Serrano Argüello, N. (2011). Dos desafíos para la Sanidad pública: el mantenimiento de los recursos humanos y la delimitación de la jornada de trabajo. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (17). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3086
Abstract 223 | PDF (Español) Downloads 207

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak