El modelo escandinavo y su transposición en los países europeos

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-10-2011
Eguzki Urteaga

Laburpena

Egonkortasun politiko, garapen ekonomiko eta gizarte ongizateko epealdi luzea izan ondorik, Europako iparraldeko herrialderik gehienak krisian murgildu ziren 80ko hamarkadaren azken urteetan. Gizarte-gastuaren garrantziak zergak igotzea eragiten du; estatutuen zurruntasunak eta adostasunezko negoziazioari dagokion tradizioak aldaketak gertatzea eragozten du; arlo publikoaren garrantziak eta sindikatuen indarrak gizarte malguago bateranzko eboluzioa zailtzen duela ematen du. Hala ere, hamarkada batean, euren Ongizate Estatuak eraberritzea eta herrialde askorentzako eredu bilakatzea jadetsi dute, Europaren barruan zein Europatik at. Esperientzia hori oinarri harturik, ponentzia honek ondoko galdera hau egiten du: ea eredu eskandinaviarra Europako kontinenteko herrialdeetara inporta daitekeen. Ikertzaile askok behin eta berriro esaten dute anitz direla kultura arloko aldeak, gizarte-harremanek ezaugarri ezberdinak dituztela, tamaina aldeak ere badirela, eta azkenik, egitura ekonomikoak edo gizartearen antolabideak ere diferenteak direla. Transposizio sistematikoa egiteke ere, zenbait aspektu onuragarri gerta daitezke Europako kontinenteko herrialdeetan Ongizate Estatua eraldatzeko, besteak beste, enplegu arloko politika sustatuz, segurtasuna eta malgutasuna bateratuz edota gizarte-babeserako sistema berriztatuz.

Nola aipatu

Urteaga, E. (2011). El modelo escandinavo y su transposición en los países europeos. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (16). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3098
Abstract 1396 | PDF (Español) Downloads 4494

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak