El debate europeo sobre flexiguridad en el trabajo (reflexiones en torno al «Libro Verde» de la comisión de las Comunidades Europeas)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-10-2011
José Luis Monereo Pérez José Antonio Fernández Avilés

Laburpena

Politikaren eta zientziaren arloetan eta esparru juridikoan zabalduz doa "malgu-segurtasun" oximorona, horien lan- eta gizarte-politika guztien antolamendurako abiaburu gisa. Politika horiek eraberritzea da asmoa, langileen aldeko tresna berme-emaileaz berriztatuz, politikok aldaketa teknologikoei eta kapitalismoaren ekoizpen-sistema berrituen eskakizunei egokitze aldera. Egia esan, Lan Zuzenbidearen oreka tradizionala berriro taxutzea da arazoa, hots, alde batetik, langileei nolabaiteko segurtasun juridikoa eta ekonomikoa bermatzea, eta bestetik, ekoizpen-antolakundeetan laneskua era malguan erabil dadila garantizatzea. Abiaburu berri hori eta berori gauzatzeko politika juridikoak taxutzeko modua jorratzen dute Europako Erkidegoaren dokumentu egosi berri batzuek; "Liburu Berdea" da horietarik aipagarriena, enplegu gehiago eta lan hobeak lortzeko modu iraunkorrean hazteari dagokion Lisboako Estrategiaren helburuari, hau da, Lan Zuzenbidea modernizatzeko bideak aurkitzeari, buruzko eztabaida publikoa Europar Batasunean planteatzea helburu nagusitzat duena. Liburu Berdean, Lan Zuzenbide 'klasikoaren" funts ziren oinarriak azaltzen dira, Lan Zuzenbidearen postulatu tradizionalak "berriz eraikitzea" planteatuz —gizarte elkarrizketearen mekanismoa bereziki nabarmentzeke—; izan ere, postulatu horiek zaharkituta daude lan, ekoizpen, gizarte eta ekonomia eremuetako erronka berriei aurre egiteko. Europako Erkidegoaren dokumentuok pizgarri dira lanaren eraketa "sozialetik" lanaren eraketa "malgurantz" jotzeko bide ezkutuan.

Nola aipatu

Monereo Pérez, J. L., & Fernández Avilés, J. A. (2011). El debate europeo sobre flexiguridad en el trabajo (reflexiones en torno al «Libro Verde» de la comisión de las Comunidades Europeas). Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (16). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3106
Abstract 263 | PDF (Español) Downloads 385

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak