Sobre «dependencia» y otros cuentos. Reflexiones en torno a la Ley de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las Personas en Situación de Dependencia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-10-2011
Amaia Pérez de Orozco Paula Baeza Gómez

Laburpena

Testuan Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko Legea aztertzen da, ikuspuntu zehatz bat abiapuntu hartuta: bizitzaren iraunkortasunaren aldeko apustua. Horrenbestez, merkatuak erdigunetik kanpo geratuko dira, errealitatea eta proposamen politikoak ulertzeko grabitazio-ardatz nagusi gisa. Tradiziozko «Herritartasuna» kontzeptuari begira beste esangura berri bat eraikitzeko proposamena egiten da, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean kokatzen duen gizartean bizi garen subjektuen aldarrikapena, hain zuzen. Halaber, gizarte-aurrerakuntza esanguratsuak apustu ekonomiko neoliberalarekin bat egiteko aukera hipotetikoa ageri da, hots, onetsi berri edo proiektu-bidean dauden lege ezberdinak bat egitea. «Mendekotasuna»ri buruzko Legea herritarrek eragindako krisiaren ondorioz sortutako gizarte-larrialdiaren egoerari aurre egiteko kontzeptu gisa konfiguratu da, eta, ez, ordea, lanen banaketan eta gizarte-eskubideen ukapenean jazotako bidegabekeria historikoei aurre egiteko tresna gisa: aniztasun funtzionala errespetatu eta baloratzen dituen bizitza duina izateko eskubidea, bai eta zainduta izateko edo ez aukeratzeko eskubidea ere.

Nola aipatu

Pérez de Orozco, A., & Baeza Gómez, P. (2011). Sobre «dependencia» y otros cuentos. Reflexiones en torno a la Ley de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las Personas en Situación de Dependencia. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (15). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3114
Abstract 1493 | PDF (Español) Downloads 1722

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak