Jokabide-kodeak eta akordioak- enpresa globalen esparrua: galdagarritasun juridikoari buruzko oharrak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-10-2011
Antonio Baylos

Laburpena

Globalizazioa dela eta, lan-harremanen eremuan Estatuak ekonomia eta Gizarte Estatuaren etengabeko desegitea arautzeko duen gaitasuna zeharo murriztu da; gainera, estatuek tratatuen bidez eusten dituzten nazioarteko harremanen ondorioz, berebat, joera hori ezin izan dute orekatu, ezta alderantzikatu ere. Horrekin batera, enpresa transnazionala globalizazioaren protagonista esanguratsu gisa, eta aldi berean, lana arautzeko prozesuetan agertzen den figura nagusi gisa azaleratu da, ekonomian eta munduan une oro parte hartuz. Hortaz, testuinguru berri horretan formula berriak garatu dira lan-harremanen eremu transnazionalari buruzko arauketaren inguruan. Lehenengo faseari dagokionez, enpresa transnazionalen arauketa autonomoari buruzko egitasmoak sortu dira, eta, horiek «gizarte mailan erantzuleak» diren jokabide-kodeetan agertzen dira. Bestalde, esan beharra dago, kodeok garatu egin direla; ondorioz, bigarren fasean, esparru-akordio transnazionalen garapenera bideratu dira, betiere negozioak bizi duen unea aintzat hartuta eta bertan barneratzen diren lan-harremanak arautzeko tresna gisa. Artikulu honetan, tresna berri horiek oso sakon aztertzen dira, eta, azken batean, galdagarritasun juridikoren arazoari helduko dio. Izatez, berme judiziala itxiera-klausula bat da, hain zuzen ere, lan-harremanen esparru transnazionala arautzeko formula berri horien arauketa-eremua osatzen duena.

Nola aipatu

Baylos, A. (2011). Jokabide-kodeak eta akordioak- enpresa globalen esparrua: galdagarritasun juridikoari buruzko oharrak. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (12). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3422
Abstract 1500 | PDF (Español) Downloads 868

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak