Generoaren argi-ilunak globalizazio neoliberalean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-10-2011
Idoye Zabala

Laburpena

Artikulu honen arabera, bi aspektu aztertuko dira, eta bien arteko lotura estua izan arren, neurri handi batean ezberdindu daitezke. Alde batetik, globalizazioaren jardunbidea garatzeko beharrezkoak diren erregelak ezarri dituen esparru neoliberala, talderik ahulenen gain izan duten ondorio negatiboak, baita eredu horren ezaugarriak edota joerak ere. Globalizazioa, bestetik, herrialdeen arteko merkataritzaren eta inbertsioaren hedapen gisa, eta mundu mailan ekoizpen- eta finantza-prozesuak barneratzeko gertakari gisa ikusten da. Era berean, globalizazioa dela eta, emakume askoren eskubide ekonomikoetan nahiz gizarte-eskubideetan sortu diren aukera ezberdinez mintzatuko gara, baita esparru neoliberalaren ondorioz aukera horietan ezarri diren mugez ere. Azkenik, aukerako esparru ekonomiko batera bideratzeko nahitaezkoak diren zenbait irizpide zehaztuko ditugu.

Nola aipatu

Zabala, I. (2011). Generoaren argi-ilunak globalizazio neoliberalean. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (12). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3424
Abstract 330 | PDF (Español) Downloads 338

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak