Garapen iraunkorra eta globalizazioa: etorkizunak orainean eragina duenean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-10-2011
Eduardo Rubio Ardanaz Beatriz Akizu Aizpiri

Laburpena

Artikulu honetan, Globalizazioaren eta Garapen Iraunkorraren kontzeptuen definizioa aztertuko dugu; horrela, horien ezagugarri garrantzitsuenetako batzuk ikusi ahal izango ditugu eta azken hamarkadetan izandako ondorioak, helburuak eta bilakaera aztertuko ditugu. Ondoren, garapen iraunkorraren inguruan egin diren kritiketako batzuk aurkeztuko ditugu, kontuan hartu beharrekoak baitira, errealitate bihurtu eta prozesu osoa zapuztu ez dezaten. Halaber, garapen iraunkora nola gauzatzen ari den ere aztertuko dugu, nola ikuspegi globaletik begiratuta (balore indibidual eta sozialen aldaketarekin erlazionatuta dagoena), hala ikuspegi teknologikoagotik (ekoizpen-eraginkortasunean eta aurrerapen tekniko eta zientifikoetan nagusituta). Ikusiko dugun bezala, bi alderdi horiek beharrezkoak dira eta ezarri ere egin daitezke, baina beharrezkoa da, gainera, gizarte-sisteman (politikoan nahiz kulturalean) balio-aldaketa egitea. Aldaketa horiek ez dira soilik balio pertsonaletara edo sozialetara mugatu behar (ez dugu ahaztu behar, hala ere, balio horiek oso garrantzitsuak direla iraunkortasunaren ildotik doazen jokabideak geureganatzeko); are gehiago, aldaketa horiek gobernatzeko moduan, erabaki kolektiboak hartzeko moduan eta, bereziki, botere ekonomikoaren banaketan ere eragina izan behar dute.

Nola aipatu

Rubio Ardanaz, E., & Akizu Aizpiri, B. (2011). Garapen iraunkorra eta globalizazioa: etorkizunak orainean eragina duenean. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (12). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3428
Abstract 10784 | PDF (Español) Downloads 2174

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak