La Responsabilidad Social Corporativa como criterio de gestión empresarial

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-10-2011
Carlos Moreno Santos

Laburpena

XXI. mendearen lehenengo urteetan, gizartearen alderdi guztietan Gizarteerantzukizun Korporatiboari buruzko eztabaida zabala ezarri da. Eztabaida hori aspaldikoa izan arren, gure egunok arte, ikasketa-eremuetan eta oso foru espezializatuetan soilik jorratu da. Hala ere, ekonomiaren globalizazio-prozesu azkarra dela medio, beste gai batzuen artean, enpresen nazioz haraindiko jardueraren hazkunde sendoa gertatu da, eta, gaur egun, enpresa handietan ez ezik, horrek Estatuen eremua gainditu du dimentsio ekonomiko, politiko eta juridikoari dagokionez. Gainera, jarduera horiek modu azkarrean ezagutzeaz gain, bertan esku hartu duten subjektu guztiak lotzen dituen informazioaren gizarteak izandako garapenarekin batera, Gizarte-erantzukizun Korporatiboa kontzeptuaren interesa eta hedapen azkarra ulertu ahal izango da, bereziki, gizartean dagoen enpresa globalizatuaren garrantziari eta horrekin harremanak dituzten gainerako talde ezberdinei begira. Kontzeptu dinamiko hori, definizio zehatza izatetik urrun dagoena, eraikitze-prozesuan aurkitzen da, konplexutasun maila handiarekin, anbiguoa, eta, sarritan, kontraesanekoa.

Lan horren bidez, une hauetan Europako Ekonomia Erkidegoko liburu berdean agertzen den onarpen handiko definizioa abiapuntu hartuta, aurreikus daitekeen norainokoa eta bilakaera ezarri nahi da, eta, ez, ordea, borondatezko ekintza eta ekintza altruistaren kontzeptu gisa, enpresak kudeatzeko irizpide gisa baizik. Izan ere, horrek garrantzi handia izango du, unean uneko modaz haraindi. Bestalde, Enpresen Gizarte-erantzukizuna enpresa-kudeaketaren zati bada, etengabeko ebaluazioa eta egiaztapena egin beharko da, eta beharrezkoa izan beharko da hori aurrera eramatea ahalbidetzen duten orokorrean onartutako baliabideen eta irizpideen

garapena. Azkenik, gure herrian gai horrek duen egoerari buruzko ohar batzuk azaldu dira.

Nola aipatu

Moreno Santos, C. (2011). La Responsabilidad Social Corporativa como criterio de gestión empresarial. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (14). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3438
Abstract 2391 | PDF (Español) Downloads 689

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak