La Responsabilidad Social Corporativa en las pymes

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-10-2011
Pedro Rivero Torre

Laburpena

Gizarte-erantzukizunaren garapena txikiagoa izan da Enpresa Txiki eta Ertainen eremuan, betiere ideia hori konpainia handiekin erkatzen badugu, batez ere, funtsezko bi arrazoi direla medio; batetik, ETEetan kontzeptua bereganatzeko beharrizan urria agertu da, konpainia horiek enpresa handiek jasan duten konfiantzaren galera bizi ez izateagatik; bestetik, ETEek euren ezarpena eragozten duten sarrera-trabei aurre egin behar izan diete, hala nola, ezagutzarik ezari, prestatutako langileen gabeziari, epe ertainean edo epe luzean egin beharreko inbertsioei begira baliabide mugatuak izateari… Zernahi gisaz, hasierako ezberdintasun hori agerian izan arren, ezinezkoa da pentsatzea ETEen gizarte-erantzukizuna ezberdina dela enpresa handietan dagoenarekin alderatuta. Izatez, gizarte-erantzukizunaren oinarrizko hiru ardatzetan eta konpainia horiek aplikatzen dituzten printzipio eta jarduera berberetan oinarritzen dira, eta ezberdintasunak, neurri handi batean, kuantitatiboak (baliabide gutxiago) izango dira, kualitatiboak alde batera utzita. Horrez gain, ETEek hainbat abantaila izango dituzte: malgutasun handiagoa, espezializazioa, eta inguru aldakorrarekin nahiz gizarte-solaskideekin harremanak eta horien beharrizanetara egokitzeko gaitasun handiagoa, etab.… ETEetako gizarte-erantzukizunaren garapena eta hori aurrera eramateko pizgarrien bilaketa etorkizunean ageri den gairik garrantzitsuenetakoak ditugu. Izan ere, alde batetik, gure herriko enpresen kontzeptuaren sendotze-prozesua ETEetan finkatu eta ezarriko da, gure enpresa-ehunaren %99 ordezkatuz eta gure BPGaren bi herenak hartuz. Gainera, egin diren ikerketei esker, enpresa horiek gizarteari begira erantzukizuna dutela baiezta dezakegu, baldin eta horiek lehian jardun nahi badute, hain zuzen ere, ETEetan eskatzen den gizarte-erantzukizuna enpresa handien gizarteerantzukizun berbera delako, bai eta ETEen merkataritza-arloko harreman askorekin gertatzen den bezala, harreman horiek enpresa handiekin garatzen direlako. Oro har, Gizarte-erantzukizunaren inguruko politikak aplikatuko dira eta ekoizpen- edo zerbitzu-kateetan balio horiek euren gain hartzea eskatuko da.

Nola aipatu

Rivero Torre, P. (2011). La Responsabilidad Social Corporativa en las pymes. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (14). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3442
Abstract 2166 | PDF (Español) Downloads 780

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak