Contratación pública y discriminación positiva. Cláusulas sociales para promover la igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres en el mercado laboral

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-10-2011
Santiago Lesmes Zabalegui

Laburpena

Eusko Jaurlaritzak otsailaren 18an onetsitako 4/2005 Legeak, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunari buruzkoak, hainbat neurriren artean, zenbait proposamen egiten ditu lan-arloarekin lotuta. Artikuluak bi neurri-multzo zehatzmehatz aztertzen ditu. Lehen multzoan, kontratazio publikoaren inguruko neurrienean, genero-ikuspegia eta emakume eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna ebaluatzen ditu eta horiek barneratzeko eskatzen die administrazio publikoekin kontratuak egiten dituzten enpresei. Bigarren multzoan, funtzio publikoan lanpostua lortzearekin eta sustapena bultzatzearekin erlazionatutako neurriei dagokienean, ekintza positiboa (lehentasun-klausula) proposatzen da emakumeak oraindik ordezkaritza nahikoa ez duen sektoreei begira. Egilearen ustez, neurri horiek eztabaida sortzen dute, batzuetan legeari kontrajartzen zaizkiolako eta, besteetan, ideologiaren baten aurka dagoelako. Laburbilduz, beraz, artikuluak, lehendabizi, sortzen diren oztopoak aztertzen ditu eta gaur egungo lan-merkatuaren testuinguruan jartzen ditu; ondoren, diskriminazio positiboaren kontzeptua azaldu eta hori justifikatzen saiatzen da; horrez gain, kontratazio publikoan gizarte-ikuspegia sustatu behar dela defendatzen du; eta, amaitzeko, arestian aipatutako neurriak indarreko legeekin bat datorren edo ez aztertzen du.

Nola aipatu

Lesmes Zabalegui, S. (2011). Contratación pública y discriminación positiva. Cláusulas sociales para promover la igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres en el mercado laboral. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (13). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3464
Abstract 2114 | PDF (Español) Downloads 1850

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak