Las empresas transnacionales como agentes centrales de la globalización neoliberal, elementos de discusión para una propuesta de políticas alternativas

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 28-11-2011
Braulio Moro

Laburpena

Ez dago dudarik, kapitalaren internazionalizazio prozesuan enpresa transnazionalek (ETN) daukaten garrantziaz. Gizateria lekuko den azken urte hauetako kapitalaren zentralizazioa eta kontzentrazioa ETNek denboraldi berdinean izan duten rolaren gorakadarekin batera doa. Hauek eta haiek rol nagusia daukate 80.hamarkadaz geroztik hedatzen doazen politika neoliberalen sorkuntzan eta aplikazioan. Horregatik da beharrezkoa eurok aztertzea beste globalizazio bat sortzeko politika alternatiboak eztabaidatu behar direnean. Lan hau lau zatitan banatua dago. Lehengo, kapitalaren globalizazio-internazionalizazioaren prozesuan azelerazio aldian gaudela erreferentzia markotzat hartuta, kapitalismoa azaltzeko elementu nagusi batzuei ekingo diegu. Elementu horretatik abiatuta, ETNak gaur irakurketa egiten da. Bigarren zatian, herrialdeen langileen arteko konpetentzian, ekonomia neoliberalak pausaleku duen alderdi nodaletako batean, ETNek jarraitzen duten politika zenbait eztabaidatzen dira. Hirugarren zatian, giza jakintzaren jabetzearen arloan ETNak nazioarte mailan ezartzen ari diren politiken inguruko azalpen txiki bat proposatzen dugu, «jabetza intelektualaren eskubideei» eta «inbertsioen babeserako alde biko akordioei» buruzko eztabaidetan islatzen direnak. Azkenik, nazioarte mailan, ETNen gaineko kontrola eta beste era bateko globalizazioa egin ahal izateko hartu beharreko zenbait neurriren inguruko proposamen eta hausnarketak planteatzen dira.

Nola aipatu

Moro, B. (2011). Las empresas transnacionales como agentes centrales de la globalización neoliberal, elementos de discusión para una propuesta de políticas alternativas. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales. https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.4468
Abstract 6098 | PDF (Español) Downloads 704

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak