Nuevo poder financiero y modelo de empresa: una fuente de fragilidad del sistema

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-02-2012
Catherine Sauviat

Laburpena

Ameriketako Estatu Batuetan, finantza-botere berria sendotu egin da eta horrek finantza-sektoreko botere harremanak berriro definitu beharra ekarri du. Botere hori 70. hamarkadan Estatu Batuetako ekonomian eragina izan zuten aldaketa instituzionalei esker joan zen finkatzen eta sendotzen, eta beraren bidez pentsio aurrezkien fluxu nabarmena finantza merkatuetara bideratu ziren. Botere hori batez ere jabetza eskubideen aldeko eskariak eta aldarrikapenak egiten dituzten inbertsore instituzionalengan dago. Negozio eredu zehatza sortzen lagundu zuen, arrazionaltasun ekonomikoa eta barne-antolaketa izanik bere ezaugarriak. Eredu horren xedea kapitalak ahalik eta onura gehien sor ditzan lortzea da, nola eta burtsako kotizazioak gehituz. Zeregin honetan finantza-taldeen inguruan dabiltzan edo horietako kide diren eta eskumenean eta aholkularitzan adituak diren pertsonen laguntza ere jaso zen. Horren guztiaren ondorioz sortutako enpresa ereduak batez ere hauskortasun endogenoa du nagusi: burtsak duen portaerari eta finantza merkatuetako jardunari oso lotuta dago eta ez-egonkortasuna sortzen du nolabait epe luzean. Besteak beste, finantza-botere berri hau kapital esleipenaren arloan nahikoa ez-eraginkorra dela ikusi da, finantza merkatuetan diru-bilketako kapitalaren kostua gehiegizkoa baita, nahiz eta hau oso onuragarria izan den Wall Streeteko enpresa handientzat. Halaber, aberastasuna oso asimetrikoki birbanatuta egotea eragin du, zati handiago bat enpresa-kudeaketara bideratuta egonik.

Nola aipatu

Sauviat, C. (2012). Nuevo poder financiero y modelo de empresa: una fuente de fragilidad del sistema. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (9). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5249
Abstract 629 | PDF (Español) Downloads 181

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak