Una manifestación pública de la ética en la empresa: información financiera de calidad

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-02-2012
Marcela Espinosa Pike

Laburpena

Enpresako etikaren eta erantzukizun soziala betetzearen adierazpen nagusien artean daude egoera ekonomiko eta finantzarioari eta enpresako emaitzei buruzko egiazko informazioa, nahikoa eta kalitatezkoa, eskaintzea. Hala ere, eskakizun hori ez da beti betetzen. Kontabilitateari buruzko informazioa manipulatzeak, faltsutzeak eta ezkutatzeak, edota kontabilitate-arauen erabilera sortzaileak mesfidantza handia sortzen du erabiltzaileengan, eta erabakiak behar bezala hartzea saihesten dute.

Enpresako etikaren konpromisoa informazio ekonomiko eta finantzarioa eratzeaz, onartzeaz eta egiaztatzeaz arduratzen diren taldeen jokabide zuzenaren bidez bakarrik lortu daiteke. Talde horiek ondoko hauek dira: Zuzendariak, Administrazio-kontseilua eta Kanpoko Kontu-ikuskaria. Zentzu horretan, lan honek nazioarteko mailan nahiz maila nazionalean garatutako Gobernu Onaren Kodeetako proposamenak eta, zehazki, Kontu-ikuskaritza Batzordeen papera eta kanpoko kontu-ikuskarien eskakizun berriak aztertzen ditu, inbertitzaileen konfiantza berrezatzea eta merkatuen funtzionamendu egokia bermatzea xede duten neurri gisa.

Nola aipatu

Espinosa Pike, M. (2012). Una manifestación pública de la ética en la empresa: información financiera de calidad. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (9). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5251
Abstract 4344 | PDF (Español (España)) Downloads 1736

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak