Migraciones y cambio demográfico: la inviabilidad de los enfoques parciales de las políticas migratorias

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-02-2012
Alfonso Dubois

Laburpena

Artikulu honen bidez gogoeta egin nahi da migrazioak parametro jakin batzuen barruan barneratzeko egun dagoen joerari buruz. Parametro hauek proposatzen dituzten horien helburuekin datoz bat eta ez da migrazio horien errealitatea kontutan hartzen; horregatik, praktikan jartzen diren politikak, asmo horiek lortzeko antzu gertatzeaz gain, kaltegarriak ere badira alde guztien interesentzat. Halaber, gogoeta honek nazioarteko migrazioen forma berriak ulertzeko ahalegin berezia egin behar dugula ohartarazten lagunduko du. Izan ere, dirudienez, dauden adierazgarriak nahikoak dira bidean diren aldaketek igaro berri diren garaiekin alderatuta oso ezaugarri ezberdinak izango dituen aldi berri batera garamatzatela esateko. Ez dago aipatu beharrik globalizazioak arrazoi sendoa eskaintzen duela adierazpen horren alde. Artikuluak bi zati ditu; lehenengoan egun migrazioak nola ulertu erreferentzia nagusiak eskaintzen dira; eta bigarrenean, berriz, egungo demografi joerak eta joera hauek orekatzen migrazioek izan dezaketen zereginaren inguruan sortu den eztabaida.

Nola aipatu

Dubois, A. (2012). Migraciones y cambio demográfico: la inviabilidad de los enfoques parciales de las políticas migratorias. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (8). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5481
Abstract 255 | PDF (Español) Downloads 4168

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak