Políticas de género y empleo en Euskadi

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-04-2012
Txaro Arteaga Ansa

Laburpena

Nazioartean gero eta kezka handiagoa azaldu da gaur egun bizi garen gizarte honetan gizonen eta emakumeen artean dagoen aukera-desberdintasun izugarria dela eta, eta hainbat esparru sortu dira egoera hori zuzentzen saiatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan aipatutako dinamikaren isla argiena Emakunde da. Emakunde Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako menpeko organo autonomo bat bezala eratu zen; funtzio nagusia da EAEko gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna lortzeko politikak lantzea, sustatzea, koordinatzea eta ebaluatzea. Gogoan izango diren irizpideak EAEko Emakumeen aldeko Ekintza Positiboko Planetan argi eta garbi islatzen dira, eta aipatu planak legegintzaldi bakoitzean onesten ditu Eusko Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarrak berretsi. Emakunderen egitura organikoa dela eta, Gobernuko beste hainbat sailekin erlazioa izatea erraza da, baita foru-administrazioekin eta toki-administrazioekin ere; beraz, zeharkako ekintza-lerroak garatzeko esparru estrategiko bikain bat da, eta Administrazio autonomikoak dira, bakoitzari dagozkion eskumenak errespetatuz, berdintasunaren aldeko politikak garatzeko ardura dutenak. Azaldu dugun testuinguru honetan lantzen dira Europako hainbat programa, hala nola Now edo Optima, eta ondoren fruituak jasotzen dira; programa horien guztien helburu nagusia da laneko esparruan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea.

Nola aipatu

Arteaga Ansa, T. (2012). Políticas de género y empleo en Euskadi. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (4). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5906
Abstract 111 | PDF (Español) Downloads 122

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak