Los retos del sindicalismo en el siglo XXI

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 05-10-2012
Andoni Kaiero Uria

Laburpena

Sindikalgintzak, XXI. mendeari begira, aurre egin behar diren hainbat erronka ditu aurrean. Lehenbizikoa eta nagusia, lanaren banaketarako prozesuaren protagonista izatea eta bultzatzea da, baina erronka hori ez da sindikatuena bakarrik, XXI. mendeko gizarte osoarena baizik. Bigarrenik, sindikatuak langileriaren osaketan gertatzen diren aldaketetara egokitu beharko dira, eta orain arte sindikalgintzarekin zerikusi handirik ez zituzten sektoreetara eraman beharko dituzte beraien ekintzak, zerbitzuen sektorera batez ere, sektore horretako afiliazio maila igoarazteko. Hirugarrenik, sindikatuek hitzarmen kolektiboaren narriadurari –oso erlazionatua gaur egungo testuinguru politiko – ekonomikoarekin eta sindikatuen jarduerarekiko areriotasun egoerarekin– ere aurre egin beharko diote, antolakuntza eta babeserako ekintza sindikal egokiaren bitartez. Laugarren interes puntu gisa, Espainiako sindikalgintzak konponbidea eman behar dio negoziazio kolektiboaren garrantzi txikiak sortzen duen arazoari –federazioak oso ahulak direlako eta, sarritan, enpresarien erakundeekin hitz egin beharrean, Estatuarekin zuzenean hitz egiten delako– hitzarmen kolektibo ahulak afiliazio maila murriztu egiten baitu. Azkenik, sindikatu abertzaleak mugaturik daude, estatu mailako sindikatuek ezartzen dituzten trama juridikoak eta praktikak direla eta, eta horrek asko zailtzen du Euskal Herri mailako ekintza sindikal bera. Horren adibide garbia, Gernikako Estatutua bera ere salatu egin dutela da.

Nola aipatu

Kaiero Uria, A. (2012). Los retos del sindicalismo en el siglo XXI. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (2). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.6674
Abstract 4534 | PDF (Español) Downloads 906

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak