Autoartxibatze-politika

Lan Harremanak aldizkariak autoartxibatze-politika du, eta egileei postprint bertsioa (postprint onartua eta bertsio argitaratua) artxibatzeko askatasuna ematen die. Artikuluak beste bitarteko elektroniko batzuetan argitaratu eta zabaltzeko askatasuna ematen zaie egileei (webgune pertsonalak, gordailu instituzionalak, blogak), Aitortu 4.0 Nazioartekoa (CC BY 4.0) lizentziaren baldintzapean, Lan Harremanak aldizkarian lehen aldiz argitaratu izan dela egiaztatzen badute, artikuluaren doi-arekin.