Significados principales de los casos rusos
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honetan errusierako kasu nagusien esanahiei buruz hitz egingo dugu.
Lehenik, nabarmendu nahi dugu artikuluan ez ditugula errusierako kasuen esanahi guztiak aipatuko; izan ere, artikulua errusiera ikasten hasi berri diren ikasleei dago zuzenduta, eta, beraz, esanahi garrantzitsuenak eta erabilienak bakarrik aipatuko ditugu.
Nola jakin esaldi bakoitzean zer kasu erabili behar den? Galdera hori askotan egiten digute ikasleek. Adizkera bakoitzari zer kasu dagokion gogoratzea oso zaila denez, kasu bakoitzak, preposizioa izan ala ez, dituen esanahi garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu artikuluan. Errusierako lehen maila amaitzean, ikasleek ezagutu behar dituzten aditz nagusien zerrenda ere badago testuan.
Espero dugu artikulu honetako materiala baliagarria izatea Letren Fakultateko lehen mailako ikasleentzat eta errusiera ikasi nahi duen ororentzat.