Manolito Gafotas, la version espagnole du Petit Nicolas?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-06-2011
Sarah Balon

Laburpena

Manolito Laubegi, Nikolas Txikiren Espainiako bertsioa?

Nikolas Txiki berrogeita hamar urte betetzear dago, baina, hala ere, oraindik arrakasta itzela du mundu osoan. Duela gutxi, argitaratugabeko abentura berrien milaka ale saldu dira. Pirinioen beste aldean, 35 urte geroago, gutxi gorabehera, Manolito Laubegi pertsonaia sortu zen, segituan best-seller bihurtu zena Espainian. Biak ere hainbat hizkuntzatara itzuli izan dira, eta beren herrialdeetako mugetatik askoz ere haratago hedatu dute arrakasta. Bi pertsonaia horiei irakasleek etorkizun hotza iragartzen zieten presondegian edo Carabanchelgo kartzela famatuan; hortaz, zergatik izan dute horren harrera ona? Gainera, heroi izateko ere ez dute balio. Hain zuzen, oso haur normalak izatea dute ezaugarri. Ez dira nabarmentzen beren adimen, indar edo edertasunagatik; kaleko beste edozein haurren modukoak dira, alegia. Egileek, René Goscinny eta Elvira Lindok, hurrenez hurren, bi haurren abenturak eta kalenturak kontatzen dizkigute haurren hizkuntza erabiliz. Hori da, antza, arrakastarako aukera bakarra. Etxeko edo kaleko beren bizimoduaz mintzo dira, lagun eta senideekin dituzten harremanez, gurasoen arteko harremanez, edo bizilagunekin dituztenez. Alabaina, Manolito Laubegiren barne-bakarrizketak gehiago hurbiltzen gaitu adin horretan ohikoak diren beldur eta konplexuetara, baina baita gaur egungo gizartera ere; gizarte horri kritika egiten baitzaio zeharka.

Euren gurasoak ikusteko duten moduari esker, gizartearen eboluzioa antzeman daiteke; baita gizarte eta kultura aniztasunarekiko nahiz eskola eta familiako arauekiko irekitasuna ere. Nikolas Txikik 60. hamarkadako maila ertaineko familia frantziar tipiko batean du jatorria; aitzitik, Manolito azken mende amaierako klase herritarrago batetik datorkigu. Manolitok, gizartearen arau guztiak oraindik barneratu ez dituen haur batek egingo lukeen moduan, guztiok barnean ditugun kontraesanak aurkezten dizkigu, eta hainbat irakurketa-maila eskaintzen dizkigu. Nikolas Txikik, ordea, gehiagotan eragiten digu irribarretxo bat munduaz egiten dituen deskribapen inuzenteak direla eta. Mundu hori ez du gehiegi ulertzen berak ere, baina irakurleari ezerk ez dio ihes egiten. Haurrentzat sortua bada ere, helduek ere gustuko dute umetako bihurrikeriak oroitarazten dizkien Nikolas Txiki. Aldiz, Manolitok gure gizarteari buruzko hausnakerta bultza dezake, egileak ez baitzuen haur zein gazteentzat

espreski sortu. Egileek eurek sortutako hizkuntza erabiltzen dute, lehendik ezagunak ziren esamoldeetatik abiatuta, sintaxi erraza eta ahozkotasunaren adierazkortasuna lortu nahian, haurrek berezkoa duten hizkera lortu nahian, alegia. Biak igarotzen dira elkarrizketetatik bakarrizketetara, eta batzuetan zuzenean beren irakurleekin sortzen dute komunikazioa. Nikolas Txikik modu xumean kontatzen digu bere eguneroko bizitza; aldiz, Manolitok nahastu egiten du ezin hobeki ezagutzen duen lagunarteko hizkera atsotitz eta esaera herrikoiekin —amaren errepertoriotik jasotzen du inspirazioa— eta ziurrenik telebistan entzun duen hizkera formalagoarekin ere (bide batez, esan dezagun tresna hori dela bere kultura-iturri nagusia); entzundakoa gordetzen du eta gero errepikatu egiten du, ez beti modurik egokienean. Hizkera hori da itzulpenaren zailtasunik handiena. Alabaina, horrek ez die eragotzi munduaren bazter guztietara heltzea. Espero dezagun horrela jarraituko dutela, Manolitok esango lukeen moduan, mendeen mende guztietan.

Abstract 1513 | PDF (Español) Downloads 1371

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos